Deep Dive BDIH – Sare adimendunetarako produktuak diseinatzeko teknologia digitaletan murgiltzeko jardunaldiak
Sareak digitalizatzea eta teknologia berriak txertatzea ezinbestekoa da energia-trantsizioaren egungo testuinguruan. Deep Dive honek sektorearen egungo datuaren inguruko erronka tekniko nagusietan sakonduko du.
Erabilera-kasuen eta aktiboen erakustaldi praktikoen eta denbora errealeko aurkezpenen bidez, honako alderdi hauei erantzun ahal izango zaie, besteak beste: datuaren gobernagarritasuna edo subiranotasuna; datuok eskuarki onartutako eredu bihurtzea; sareko gailu elektrikoen operazio normala edo huts egitea adierazten duten datu sintetikoak sortzea.
Saio hau bereziki interesatzen zaizu baldin eta...
Sektore elektrikoari lotutako enpresa batekoa bazara eta zure enpresaren eskaintza balio erantsi handiko soluzio digitaletara eboluzionatzen ari bada, sare-eredu banatuago eta deskarbonizatuago baterako trantsizioa errazteko.
Ezagutu aktiboak
- Datu eta protokoloen laborategia
- Sare elektriko adimendunen, energia banatuaren eta teknologia digitalen laborategia
Erabilera-kasuak
- Saioan, zenbait sektoretako soluzioen aplikazioak eta laginak ikusiko dira, erabilera-kasuen bidez.
- Aktiboen erakustaldiak
- “Hands on” saio horietan, bertaratzen direnek adituak aktiboekin zuzenean lanean ikusteko aukera izango dute.
- Eta astia izango dute, halaber, nork bere premiak talde teknikoekin kontrastatzeko.