Agenda

Deep Tech Venture Building, negozio-aukerak garatzeko tresna eraginkorra

Webinar Deep Tech Venture Building

Eguna

2021ko uztailaren 1a

Lekua

Streaming bidez

Ordua

12:00 pm - 1:30 pm

Prezioa

Doan

Oinarri teknologikoko negozio-aukerak sortzeko modu berriak bilatzen dituzte enpresek, beren lehiakortasun-abantaila indartzen laguntzeko. Merkatuan dauden tresna gehienak honelako enpresei zuzenduta daude: dagoeneko eratuta daude, lantaldeak ezarrita dauzkate, balio-proposamena garatua dute eta arrisku teknologikoak arinduak dituzte.

Deep Tech Venture Building aurkeztuko dugu, zeina tresna eraginkorra baita merkatu-disrupzioak sortzeko ahalmena duten gaitasun teknologiko diferentzialetan oinarritutako negozio-aukera berriak garatzeko.

Tresna horrek enpresei ekosistema bat garatzen laguntzen die, teknologia merkatura transferitzeko prozesu orok dituen hiru ardatzekin konektatzeko aukera ematen baitie: profil zientifiko-teknologikoa duten lantaldeak (Minds), enpresa-kudeaketako profila duten lantaldeak (Management) eta inbertitzaileak (Money). Horretarako, balioa sortzera bideratutako ibilbide-orria eta inbertsio-eskema inkrementala definitzen dira.

Informazio gehiago

FIRA Barcelonak Tech Transfer Forumen barruan antolatzen duen UNPRECEDENTED webinar-sailekoa da ekitaldia; webinar horien bidez, ekonomia zirkularrarekin, digitalizazioarekin eta teknologiaren transferentziarekin erlazionatutako eraldaketen erronkei buruzko informazioa eman nahi da. Elkarrizketa industrial hauekin, sektoreak etorkizuneko erronkak gainditzearen inguruko soluzioak eta adibideak erakutsi nahi dira.

Online

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

12:00 pm - 12:20 pm

Sarrera: Deep Tech Venture Building

Asier Rufino, CEO, TECNALIA Ventures

12:20 pm - 12:35 pm

Elkarrizketa

Elkarrizketatzailea: Asier Rufino, CEO, TECNALIA Ventures Elkarrizketatua: Ignasi Costas, Co-Managing Partner, RCD

12:35 pm - 1:30 pm

Mahai-ingurua

Moderatzailea: Asier Rufino, CEO, TECNALIA Ventures. Parte-hartzaileak: Ignasi Costas, Co-Managing Partner, RCD Luís Chico, CEO, NEOS Surgery Pol Hortal, Venture Builder Strategist, The Collider Corporate Venture baten ordezkaria (baieztatzeke)