DeepTech4Impact, startupak bultzatzeko TECNALIAk duen ahalmen teknologiko guztia biltzen duen deeptech arloko azeleragailua
Urriaren 27an, 16:00etatik aurrera, TECNALIA Venturesek DeepTech4Impact startupak bultzatzeko deeptech arloko azeleragailua aurkeztuko du, zeinak TECNALIAren potentzial teknologiko guztirako sarbidea ematen baitu startupei hazten laguntzeko.
Deeptech startupetan espezializatutako lehen azeleragailua da DeepTech4Impact, eta TECNALIAren ahalmen teknologiko guztiak jarriko ditu haien esku —TECNALIA zentro teknologiko eta ikerketa aplikatuko zentro bat da, erreferentziazkoa Europan, eta Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide da—.
Ekintzailetza-ekosistemako erreferentziazko eragileen ordezkariak
Ekitaldian, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendariak eta Jesús Valero TECNALIAko zuzendari nagusiak hartuko dute parte, besteak beste. Lehenak emango die ongietorria parte-hartzaileei, eta bigarrenak ekingo dio jardunaldiari.
Jardunaldian, mahai-inguru bat egingo da, Asier RufinoTECNALIA Ventures-eko CEOa moderatzaile dela. Ekintzailetza-ekosistemako erreferentziazko eragileen ordezkariek parte hartuko dute, eta gure inguruko Deeptech Venture Buildingetan lortutako arrakasten berri emango digute.
Hauek arituko dira, besteak beste: Andrés Galnares, H2SITEko CEOa; Jon Lasa, BRANKA SOLUTIONSeko CEOa; José María Busturia, Nautiluseko CEOa; eta Josu Ibarzabal, RCDko abokatu elkartua.
Lehenengo deialdia, martxan
Programaren lehen deialdia deskarbonizazioaren arloko deeptech startupentzat izango da, eta azaroaren 27ra arte egongo da zabalik.
- Aurrera begira, helburua da deialdi gehiago egitea, aldizka, arlo hauetara zuzenduta: fabrikazio adimenduna, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, osasun pertsonalizatua, hiri-ekosistema eta ekonomia zirkularra.
- DeepTech4Impact-i buruzko informazio gehiago: Zure startupari bultzada ematearren TECNALIAren ahalmen teknologiko guztia biltzen duen deeptech azeleragailua