BeDigital, industriaren digitalizazioa, aurrera egiteko giltzarria
BeDIGITAL azokako Digital Talk-en edizio berrian erreferentziazko zenbait enpresak parte hartuko dute, hala nola GESTAMP, PETRONOR, IZERTIS, CAPGEMINI, IBERMATICA eta INGETEAM enpresek. Eraldaketa digitala da industriaren lehiakortasunerako erronkarik garrantzitsuena epe ertain eta luzera.
Digital Talk-ak: industria eraldatzen
Digital Talk-ek aukera bikaina emango dute industriari aplikatutako eraldaketa digitalaren arloan dauden azken joerak eta 4.0 teknologiak ezagutzeko: eduki bereziki interesgarria da ekoizpen-prozesuak hobetu eta azkartu nahi dituzten eta industria-ekipoak erabiltzen dituzten enpresentzat.
Kongresu hau, zeinaren Batzorde Zientifikoko kide baita TECNALIA, GAIA eta AFMrekin batera, hiru driver handiren inguruan egituratuko da:
- Industriako datu partekatuen espazioak / adimen artifiziala
- Prozesuen digitalizazioa eta automatizazioa
- Zibersegurtasun industriala