Digital Open Knowledge Summiten, teknologiaren eta ezagutzaren sektoreko eragile nagusiak bilduko dira, datuen ekonomia berrian trantsizio digital ireki eta berdeak zer erronka eta aukera dakartzan aztertzera
2.500 profesional baino gehiago bilduko dira 2024ko azaroaren 11n eta 12an Euskalduna Jauregian, trantsizio digital ireki eta berdearen inguruko esperientziak partekatzera, azken joerak eztabaidatzera eta muga berriak aztertzera. Ekitaldi horren ardatza izango da ikustea teknologiek nola susta dezaketen ekonomia digital jasangarriagoa, inklusiboagoa eta erresilienteagoa.
Etorkizun jasangarri bateranzko trantsizioa
IKTen sektorea funtsezkoa da eskualdeen garapen ekonomikorako. Lehiakortasuna eta hazkunde jasangarria lortzeko, funtsezkoa da trantsizio digital seguru bat, interes-talde guztiak (enpresak, administrazioak eta gizartea) integratzen dituena.
- Ekitaldi honek sektoreko profesional nagusiak biltzen ditu, eta, horretaz gainera, berrikuntza kolaboratiboko dinamikak sustatzeko topaketa sektorialak sustatzen dituenez, aukera bikaina da inpaktu handiko ingurune batean lotura estrategikoak egiteko.
- Sektoreen eta enpresen artean aliantza gehiago izateko aukera emango du.
- Talentua erakartzeko eta garatzeko eta hari eusteko elkarlana bideratuko du.
TECNALIA DOK Summiten
Lantzen ari garen teknologia digitalak aurkeztuko ditugu; negozio-eredu berriak bultzatzen dituzte, eskaintzen dituzten gaitasun berriekin zuzenean lotuak daudenak, eta digitaltasun txikia baina eskalatzeko edo dibertsifikatzeko potentzial handia duten balio-proposamenak eraldatzen dituzte. Teknologia horiek balioa sortzeko prozesuen eraginkortasuna hobetzen dute (eraldaketak, integrazioak, eta abar), eta, aldi berean, efizientzia areagotzen da datuen analisiari esker:
- Adimen artifiziala
- Robotika eta sistema kognitiboak
- Interakzio-sistema aurreratuak
- Errendimendu handiko konputazioa datu masiboetarako
- Sistemen bizi-zikloa eta DevOps
- Zibersegurtasuna eta konfiantza
- Gauzen Internet
- Sentsorika eta eragintza
- Ikusmen artifiziala
Digital Open Knowledge Summit
- Eska iezaguzu doako sarrera zuretzat, eta bisitatu gaitzazu gure standean. Sarrera-kopurua mugatua da.
- DOK Summit GAIAk (Euskadiko Jakintza Industrien eta Teknologia Industrien Elkartea) eta ESLEk (Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea)k antolatzen dute.