Agenda

Ekonomia zirkularra eta energia-efizientzia birgaitzeetan: INNOWEE proiektua, arrakasta-kasu bat

Eguna

2020ko uztailaren 7a

Lekua

WEBINARRA

Ordua

-

Prezioa

Doan

Inno Wee proiektuan, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetatik (EEH) eratorritako material berritzaileak sortu dira, eta, haiekin, eraikinen energia-efizientzia hobetzeko teknologiak fabrikatu dituzte.

Produktu birziklatu batekin eraikuntzaren sektoreko energia-eskaria txikitzen denez, bi aldetatik heltzen zaio arazoari. Proiektu horren lorpen nagusiak azalduko dira hitzaldian: 

  • Lehengaiak lortzea EEHetatik abiatuta: hormigoia, adreilua, beira eta zura.
  • Fatxadak isolatzeko teknologiak (SATE eta fatxada aireztatuta) eta sistema erradiatzaileetarako teknologiak sortzea.
  • Eraikinen energia-simulazioa (BEM): INNOWEE produktu berritzaileak ebaluatzea birgaitzean erabiltzen direnean.
  • Emaitza enpirikoak: errendimendu termiko handia eta ingurumen-inpaktu txikia.
  • Fabrikazio- eta instalazio-prozesu lehiakorra.
  • Negozio-aukera errentagarri eta jasangarri berria.
  • Ekonomia zirkularrean oinarritutako produktuak bideragarriak direla erakusten duten geopolimerozko panelon ekoizpen-katearen bideo praktikoak aurkeztuko dira. 

NORK EMATEN DUEN 

  • Beatriz Fraga – Citybuild arloko ikertzailea
  • Antonio Garrido Marijuan – Citybuild arloko ikertzailea 

NORENTZAT DEN: 

  • Eraikuntza-sektorea
  • Administrazio publikoa, udalak, etxebizitza-sailak, administrazio publikoaren gizarte-ekintza (nazionala, eskualdekoa eta tokikoa)
  • Eraikuntzan ekonomia zirkularra txertatzearen aldeko ekimenak
  • Tokiko garapen-agentziak
  • Arkitektura-estudioak
  • Eraikuntzarako materialen ekoizleak
  • Ekonomia zirkularrean oinarritutako eraikuntza-produktu berriak ezagutzeko interesa duten guztiak.

Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 723916 zenbakiko diru-laguntza hitzarmenaren bidez.