Agenda

Ekonomia zirkularra eta mikroalgak: Industria kimikorako, energetikorako eta nekazaritza eta abeltzaintzarako produktuak lortzea

Eguna

2018ko ekainaren 1a

Lekua

FICOBA erakustazoka – Euskal Kostaldeko Nazioarteko Azoka (Iparralde Hiribidea, 43, 20302 Irun, Gipuzkoa)

Ordua

-

Prezioa

Doan

Jardunaldi honetan, mikroalgen kultibo bidez sortutako produktuak lortzeko zenbait prozesu teknologiko aurkeztuko dira. Prozesu horietan, ekonomia zirkularreko eskeman oinarriturik, etapa batzuetan sortutako hondakinak ekoizpen prozesuko beste fase batzuetan baliatzen dira sarrera eta baliabide gisa.

Horrela, biofindegiko eredu bat aplikatuz, biomasa osorik aprobetxatzea eta dibertsifikazioa lortu nahi dira, balio erantsia duten produktuak lortzeko hainbat industria-sektoretarako; esate baterako, industria kimikoa, kosmetika-industria, industria farmazeutikoa, energetikoa eta abeltzaintza eta nekazaritzarena.

Jardunaldia FICOBA - Euskal Kostaldeko Nazioarteko Azokan egingo da, BIOTERRA 2018produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia-berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azokarekin batera.

AGENDA

Ordutegia Gaia
09:15 Erregistroa eta artxiboa
09:45 Ongietorria. CYCLALG teknologia zentroen sarearen aurkezpena, algetan oinarrituz biofinketa bat garatzeko  (TECNALIA)
10:00 CYCLALGen (NEIKER-TECNALIA) egitura eta helburuak
10:30 Kosmetika eta farmazia-industriarako biomolekulak lortzea. Nekazaritzako Baliabideen Aplikazio eta Eraldaketarako Zentroa (CATAR-CRITT)
11:00 Nekazaritza- eta abeltzaintza- industriarako produktuak lortzea: proteinen eta karbohidratoen hidrolizatuak (NEIKER-TECNALIA)
11:30 Atsedenaldia - Kafea
12:00 Biodiesela lortzea (CENER - Energia Berriztagarrien Espainiako Zentroa)
12:30 Oinetakoen sektorerako itsasgarrietarako poliolak lortzea (TECNALIA)
13:00 Biogasa, pentsua eta ongarriak lortzea (Akitaniako Ingurumen eta Segurtasunerako Erakundea - APESA)
13:30 Enpresa elkartuen mapa interaktiboa (Nafarroako Industrien Elkartea - AIN)
14:00 Mahai-ingurua Eztabaida Jardunaldiaren ondorioak
14:30 Jardunaldiaren amaiera