Zelulosa etorkizun handiko hautagaia da bioekonomiaren merkatuaren erronka berriei erantzuteko, Lurreko biopolimero jasangarri eta berriztagarri ugariena baita.
Ekainaren 2tik 5era, Elhuyarrek antolatutako hamargarren Zientzia Azokaegingo da Bilboko Areatzan. Topaketa horretan, gure gaitasun multiteknologikoa partekatuko dugu beste ikerketa-zentro batzuekin eta proiektuak aurkeztuko dituzten ikasle gazte askorekin.
Erregai fosilen arotik etorkizun jasangarrirantz ateratzeko, errendimendu handiko material berriztagarriak beharko dira, karbono gutxi isurtzen dutenak edo batere isurtzen ez dutenak.
Tailerra: iratzetik paperera
- Ekainaren 3an egingo den tailer honetan, gizartearen behar berriak asetzeko zelulosak zer-nolako ahalmena duen erakutsiko dute gure adituek, adibide praktiko baten bidez. Azalduko dute nola aprobetxa daitezkeen nekazaritzako eta basogintzako hondakinak (kasu honetan, iratzea) papera eta nanozelulosa ekoizteko zuntz-iturri alternatibo gisa.
- Tailerraren helburu nagusia da ikasle guztiei ikuspegi bat helaraztea landa-garapenean eragina duen berrikuntza irekiaren eta lankidetzaren inguruan, eta erakustea nola aprobetxa daitekeen hondakin bat egungo ezagutza eta teknologia erabiliz eta, aldi berean, iraganeko jakintzatik berrikasiz.
- In situ aurkeztuko zaizkie ikasleei prestazio handiko zelulosan eta nanozelulosan oinarritutako material berri batzuk, gaur egungo antzeko beste material ez-jasangarri batzuk ordezteko gaitasuna dutenak.