Agenda

Elikadurako erronkei erantzuten dieten joerak: Cajamar Wefood foroa

Eguna

2019ko apirilaren 3a

Lekua

Centro de Cultura de la Villa. Colónplaza, 4 - Madril

Ordua

-

Prezioa

Doan

Nazioartean erreferentzia diren Espainiako berrikuntza-zentroek eta Cajamar Caja Ruralek (nekazaritza-industriaren sektoreari berariaz lotutako Espainiako kreditu-kooperatiba nagusia) elikaduran joerak markatzen ari diren proiektu eta ekimen berritzaileen lehen erakusleihoa sustatu dute. Espainiako enpresa ospetsuak izango dira Madrilgo Centro de Cultura de la Villan.

Mari Carmen Villaránek, Elikadura Osasuntsuko TECNALIAko zuzendariak, mahai-inguru batean parte hartuko du beste aditu batzuekin:

  • Etorkizuneko elikadurari lotutako joera berritzaileak azalduko dituzte.
  • Elikadura osasungarriaren gakoak emango dituzte, 360°ko ikuspegi batekin.

Jardunaldira joaten direnek bertatik bertara ezagutuko dituzte elikagaietako joerekin loturiko kasu errealak.

DNA berritzailea duten eta elikaduraren munduan posizionatu nahi duten ekintzaileen, ikertzaileen, profesionalen, enpresen, zentro teknologikoen eta erakundeen arteko harremanetarako gune bat da.

Programa

Hauek dira jardunaldiaren ardatzak: 

  • bioteknologia
  • mikroorganismoak eta hartzigarriak
  • osagai naturalak
  • 4.0 kontsumora bideratutako formatu berriak 

Informazio gehiago eta izen-ematea