Immunitate-sistema indartzen laguntzen duten elikagai funtzionalak garrantzi handia ari dira hartzen: gaixotasunak prebenitzea dute helburu, eta gaur egungo eta etorkizuneko biztanleria aktibo eta osasuntsu zahartzen laguntzen dute hala.
EDUKIA
- Elikagaietako eta elikadura-osagarrietako azken joerak aurkeztuko ditugu; bereziki, osasunaz kezkatua eta azken boladako osasun-gertaeren eta pandemiaren ondorioz egoera ezohiko batean dagoen kontsumitzailearen eskaerei erantzuten dietenak.
- Gaixotasunen tratamenduan immunitate sistemikoa modulatzeko ahalmena duten biokonposatuak (probiotikoak, postbiotikoak eta/edo prebiotikoak) eta elikagai hartzituak lortzeko prozesuarekin erlazionatutako garapen teknologiko nagusiak ezagutaraziko dira.
- Probiotikoak eta postbiotikoak erabiliz hesteetako mikrobiota modulatu daitekeela eta gaixotasunak prebenitzen laguntzen dutela azalduko da, sakon.
- Gertaera horiek kontsumitzailearen erosketa-ohituretan eta enpresen banaketa-estrategian izango duten eragina aurkeztuko da.
- HORECA kanalaren esperientziak etxeetara hurbiltzen dituzten adibide praktikoak.
HIZLARIAK
- Pedro Prieto doktorea - Fresh Business Food & Nutritioneko Berrikuntzako gerentea
- Mari Carmen Villarán doktorea - TECNALIAko Elikadura Osasungarriko zuzendaria
NORENTZAT DEN
- Elikadurako lehengaien hornitzaileak
- Osagaien fabrikatzaileak
- Elikagai-ekoizleak
- Sukaldaritzaren munduko kideak
- Elikagaien banatzaileak
- Elikagaien sektorearen bilakaera ezagutu eta haren partaide izan nahi duen oro
- Ekintzaileak eta startupetako kideak
*Webinar hau Hego Amerikako merkatura zuzendua dago bereziki.