Ontzi eta bilgarri seguru, jasangarri eta lehiakorretarako soluzio berritzaileak
Elikagaien ontzi eta bilgarrien berrikuntzako topaketaren bigarren edizioa iritsi da, Ontzi – Basque Food Packaging Innovation Hub-ek antolatua.
Ekitaldia, berriz ere, topagune dinamiko bat izango da elikagaien sektorea egiten ari den trantsizio jasangarrian inplikatutako eragile guztien networkinga sustatzeko.
Elikagaien industriako erronka teknologikoak
Elikadura-katerako ontzi eta bilgarri seguru, jasangarri eta lehiakorretarako soluzio berritzaileak diseinatzen ditu TECNALIAk.
Hauek nabarmentzen dira gure soluzio ugarien artean:
- Ontzi jasangarriak: estaldura jangarriak, hesi-materialak, monomaterial funtzionalizatuak, geruza anitzeko material konpostagarriak…
- Ontziratze aktiboa eta adimenduna: produktuen eta prozesuen denbora errealeko monitorizazioa, konposatu aktibo naturalak kontrolpean askatzea eta bizitza baliagarria ontzitik kontrolatzea segurtasuna bermatzeko.
Teknologia enpresen zerbitzura
Gure lantaldeek arlo hauetan dihardute, besteak beste: ekonomia zirkularra, material biooinarrituak, produktuen eta prozesuen ekodiseinua, mikro eta nanokapsularatzea, fabrikazio aditiboa, inprimaketa funtzionala, birziklatzea eta balorizazioa.
- Nabarmentzekoa da N0Waste ekimena. Hondakinak murrizten ditu, eta, horretaz gain, kontsumitzaileenganako gardentasuna areagotzen du, hotz-kateko arazoak hobeto hautematen ditu, eta, purutasun handiko biohidrogenoa eta biometanoa sortuz, hondakinen balorizazioa sustatzen du.
- TECNALIAk, berrikuntzaren bidez, PET birziklatuarekin garatutako ontzi jasangarri birziklagarriak garatu ditu EROSKIrentzat; % 100ean birzikla daitekeen material bakarreko PET soluzio jasangarri bat lehen mailako ontzietarako, hala nola plastikozko poltsak egiteko “hesi” ezaugarriak dituzten filmetarako, PLASTIGAURentzat; mikrouhin-labeetan modu seguruan erabiltzeko PET ontziak UDAPArentzat.
Elikagaien ontzi eta bilgarrien berrikuntzako II. topaketa
Ontzi-ren ekitaldiak azoka-parte bat izango du, non merkatuan eskuragarri dauden soluzio errealak azalduko baitira, eta biltzar-gune bat, ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko Europako legeria berriari, ontzi jasangarriagoak lortzeko materialei eta birziklagarritasunaren etorkizunari buruzko hitzaldiak eta mahai-inguruak entzuteko.
Laster jarriko da indarrean ontzi eta hondakinei buruzko Europako legeria berria, eta betebehar berri eta zorrotzak ezarriko dizkie enpresei. Arau-esparru horren helburua da jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra sustatzea ontzien sektorean.
- Topaketan, arau-aldaketen berri emango da zehatz-mehatz, bai eta eskakizun berrien ildotik bilgarri jasangarriagoak egokitzeko edo garatzeko proiektuen berri ere.
- Programa osoa: Elikagaien ontzi eta bilgarrien berrikuntzako II. topaketa