Eraikinetako energia-eraginkortasunaren Europako Direktibaren helburuetako bat da erakin berri guztiak nZEB izatea, hots, nearly Zero-Energy Buildings (ia energia-kontsumorik ez duten eraikinak). Eta asmo handiko helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da eguzki-energia fotovoltaikoa eraikuntza-elementuetan integratzea (BIPV, Building Integration PhotoVoltaics).
BIPV produktuek aukera ematen dute eraikinaren inguratzaile gisa erabiltzen diren eraikuntza-elementuen berezko funtzioa energia elektrikoaren ekoizpenarekin konbinatzeko.
Adibide erreal bat aurkeztuko dugu: fatxada aireztatu erdigarden bat, elementu fotovoltaikoak integratuak dituena. Argiari pasatzen uzten dio, neurri batean, eta eraikinaren barruko tenperatura hobetzen du. Fatxada hori integratu den eraikinak geometria berezia du, eta ahalegin handia egin behar izan da, bai diseinu aldetik (integrazio arkitektonikoa), bai instalazio aldetik.
TECNALIAren bulego-eraikin batean jarri da fatxada hori, Donostian. Bisita gidatu bat egingo da hura ikusteko.
BIPV elementuen diseinuari eta instalazioari lotutako zenbait alderdi azpimarratuko ditugu. Hala, parte-hartzaileek hobeto ezagutuko dituzte BIPV produktuak, haien diseinua, aplikazioa eta instalazioa; bai eta segurtasunarekin lotutako alderdiak ere.
BIPV industrian inplikatutako eragileei zuzenduta dago:
- Fabrikatzaileak
- Diseinatzaileak
- Arkitektoak
- Instalatzaileak
AGENDA
Ordutegia | Gaia |
---|---|
09:00 | Harrera |
09:30 | Energia fotovoltaikoa eraikinetan integratzea (BIPV). Kontzeptu orokorrak ► PVSITES proiektua. (Eduardo Román - TECNALIA). Sarrera ► BIPVa, oro har (Tjerk Reijenga - BEAR). Sarrera ► Planifikazioari eta diseinuari lotutako alderdiak (BIPV) (Tjerk Reijenga - BEAR) ► PVSITES produktuen deskribapen orokorra (Eduardo Román -TECNALIA, Philippe Alami -CADCAMATION) |
10:30 | Eraikin erakusleen deskribapen orokorra (Jorge Escribano - ACCIONA) ► Eraikin erakusleei buruzko azalpen laburra, diseinu-alderdiak, aplikatutako produktuak, eskarmentuak erakutsitakoa |
11:15 | Kafea |
11:45 | TECNALIAren fatxada fotovoltaikoaren deskribapena ► Jabea. BIPVa: nola eta zergatik (Eduardo Román) ► Instalatzailea. Sarrera, zer egin eta zer ez egin. (Jose Antonio Isasa- BIKAIN GROUP eta Gorka Macias - BIKOTE SOLAR) ► Fabrikatzaileak. Ekoizpen-prozesua, proba, segurtasun-kontuak. (Teodosio del Caño - ONYX SOLAR eta Anthoni Bier-CEA) ► Legedia (Gorka Macias - BIKOTE SOLAR) |
13:00 | Instalazio fotovoltaikoaren bisita gidatua |
13:30 | Jardunaldiaren amaiera |