Foro teknologiko hau Energia Klusterra Elkarteak antolatu du; energia-sektorerako metaketa geldikorraren esparruan eta segmentu espezifikoetan erabiltzeko (hala nola sare elektrikoak, mugikortasun elektrikoa eta behind-the-meter sistemak) garatu diren teknologiei buruzkoa da.
Hitzaldia
- Gure lankide Raul Rodríguezek hitzaldi hau emango du: “Metaketa sare elektrikoetan integratzea, simulaziotik potentzia-elektronikara”.
Metaketak funtsezko eginkizuna izango du deskarbonizazioa eta trantsizio energetikoa bultzatzeko teknologia erraztaile gisa, eta, energia berriztagarriak mix energetikoan erruz sartzea sustatuko du.
Baliabide berriztagarrien aldakortasun handiak eta kudeaketa konplexuak sisteman malgutasun handiagoa eskatzen dute, eta hori metaketa-sistemak sartuz lortzen da. Horren ondorioz, merkatu-aukera interesgarriak sortuko dira balio-kate guztietan.
Programa
- Ekitaldian, metaketa geldikorreko teknologiak aurkeztuko dituzte zenbait enpresak, hala nola CEGASAk, IBILek eta i-DEk (Iberdrola banaketa elektrikoa).
Informazio gehiago
- Energia Klusterrak antolatutako Metaketaren Foro Teknologikoari buruzko informazioa eta haren programa.
- Energia Klusterraren 2022ko Plan Estrategikoan, sektorea dinamizatzeko funtsezko mekanismoetakotzat jotzen dira Foro Teknologikoak, eta eskaintza teknologikoa (zentroak, unibertsitateak, oinarri teknologikoko enpresak) eta eskaintza hori eskatzen duten edo haren erabiltzaile potentzialak diren enpresak elkartzeko topaleku dira.
- Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak laguntza ematen du Foro Teknologikoak sortzeko eta abian jartzeko, ELKARTEK programaren bidez.