Agenda

Energia-komunitateak esparru logistiko eta industrialetan

Comunidades energéticas en puertos

Eguna

2023ko ekainaren 20a

Lekua

Online

Ordua

9:30 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

Esparru logistiko eta industrialetako energia-komunitateei buruz Logistop-ek antolatutako jardunaldian parte hartuko du TECNALIAk

Energia-komunitateei esker, banaka bideragarriak ez liratekeen edo askoz mugatuagoak egongo liratekeen deskarbonizazio-proiektuei ekin dakieke kolektiboki.

Energia-komunitateak udal- eta auzo-esparruetan ezarri dira hein handiagoan. Baina oraindik esperientzia gutxi daude esparru logistiko eta industrialetan, eta hor potentzial handia dute trantsizio energetikoaren baitan.

Logistopek, berrikuntza logistikoko erreferentziazko elkarteak, Observatory logistic “Energia-komunitateak esparru logistiko eta industrialetan: esperientziak, erronkak eta aukerak” saioa antolatu du.

Programa

Tomás de la Vegak, Logistopeko zuzendari kudeatzaileak moderatuko du saioa. Hau da programa:

  • Jon Rozados García TECNALIAko Trantsizio energetiko, klimatiko eta urbanoko merkatu-kudeatzaileak portuak izango ditu hizpide, energia-hub gisa hartuta. Portuko energia-komunitateak zabaltzeko trantsizioen eta horrek dakartzan aukeren adibideak azalduko ditu.
  • “Zergatik energia-komunitateak ingurune logistikoetan”. Hizlariak: Juan Carlos de Pablo Olaiz (Logistopeko kate logistikoari aplikatutako berrikuntza-, deskarbonizazio- eta jasangarritasun-arduraduna) eta Vicente Pérez Guatia (Ecoinversoleko zuzendari teknikoa).
  • Enpresa-edo industria-inguruneetako energia-komunitateetarako sarrera. Hizlaria: Javier Zuazola (Edinor-eko enpresako energia-komunitateen garapena).
  • Bartzelonako portuko energia-komunitatea. Hizlariak: Xavier Sabaté (Bartzelonako Portuko Agintaritzako ingurumeneko proiektuburua) eta Jordi Vila (Bartzelonako Portuko Agintaritzako ingurumeneko burua).

Onlineko jardunaldia hizlari eta parte-hartzaileen solasaldi batekin amaituko da.

Informazio gehiago: Observatory logistic “Energia-komunitateak esparru logistiko eta industrialetan: esperientziak, erronkak eta aukerak”

Online

Hartu lekua!