Agenda

Energiaren sektoreko datu-espazioen diseinua

Digital renovables

Eguna

2022ko apirilaren 28a

Lekua

Online

Ordua

6:00 pm - 8:00 pm

Prezioa

Doan

Digitalizazioak energia-sistemaren elektrifikazioa, energia berriztagarrien sarrera masiboa eta ekonomiaren deskarbonizazioa bultzatzen ditu

Webinar hau IEEE PES Españak "Ekonomia deskarbonizaturanzko” trantsizio energetikoa gaiaren inguruan antolatutako webinar-sortaren barruan aurkezten da.

Energiaren sektoreko digitalizazioko gure adituek, Erik Maquedak eta Eugenio Pereak, datu-espazioen diseinuaren printzipioak aurkeztuko dizkigute.

  • Energiaren sektoreko berezitasun batzuk aztertuko dituzte, oro har, eta sare elektrikoetakoak eta energia berriztagarrietakoak, zehazki.
  • Zehazki, Itsas zabaleko energia eolikoaren sektoreko erabilera-kasu bat aztertuko da, bai eta IDS (International Data Space Association) erreferentziazko arkitekturan oinarritutako datu-espazio baten diseinua ere.

Digitalizazioa eta sare adimendunak

Digitalizazioa ezinbesteko tresna da hauek kudeatzeko, besteak beste: energia-iturri berriztagarri gero eta ugariagoak, lehen mailako baliabide berriztagarrien ziurgabetasunak, energia-fluxuen bi noranzkoak eta azken erabiltzaileei informazioa eskuragarri jartzeko beharra.

  • Digitalizazioari esker, gainera, negozio-eredu berriak sortu dira: energia-zerbitzuetako enpresak; agregatzaileak eta eskariaren aldeko kudeaketa; energia-komunitateak eta energia-autokontsumoko komunitateak; ibilgailu elektrikoen karga-agregazioa eta ekipamendu-fabrikatzaileak, zeinak softwarea ere saltzen ari baitira, hala nola mantendu ea eguneratu ditzaketen produktu berriak.
  • Sare adimendunak datuetan arreta jartzen hasi dira. Zerbitzu publikoetako enpresak, energia berriztagarrietako instalazioen jabeak eta txikizkariak datu-espazioak izaten hasi dira, eta, adimen artifizialari esker, datu horietatik ezagutza erauztea errealitate bihurtzen ari da.

Datuen eta datu-jabeen inguruan sortzen ari diren zerbitzu eta negozio-eredu berriak direla eta, beharrezkoa da datuaren subiranotasuna eta gobernantza bermatzeko aukera ematen duten politikak eta teknologiak ezartzea, datuak norenak diren eta nori, zertarako eta zer baldintzatan transferitzen zaizkion xeda dezaten.

Online

Hartu lekua!