TECNALIA Venturesen Entrepreneurs’ Clubak Pitch&Pintxo saio bat antolatu du ekintzailetza-kasu bat aurkezteko: Gerard Vidal, Enigmediako CEOa eta sortzaileetako bat.
Doktoretza-tesia komunikazioen babesari buruz egin eta gero, Gerardek start-up hau sortu zuen 2011n, Gipuzkoan, TECNUN ingeniaritza-eskolako ikaskide izandako hiru lagunekin. Pribatutasuna demokratizatzeko gai zen teknologia sortzea zuen helburu; teknologia erabilgarri eta eskuragarri egitea, eta, hala, datuen jabetza datuen jabeei itzultzea.
Jardunaldian, Gerardekin hitz egiteko aukera izango dugu, jakiteko zer hazkunde- eta nazioartekotze-plan dituen konpainiak eta zer harreman duen Whitfield Diffie zientzialariarekin. Kriptografia modernoaren aita da da Whitfield Diffei doktorea, eta berriki Turing saria irabazi du: Nobel sariaren baliokidea da informatikaren alorrean.
GERARD VIDALI BURUZ
Gerard Vidalek Telekomunikazio Ingeniaritza egin zuen, eta Fisikako doktoretza lortu zuen Nafarroako Unibertsitatean. I+Gko proiektuburu-lanetan aritu zen Scientifican, proiektu batean kolaboratuz CERNen (Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundea). Gaur egun, Enigmediako CEOa da, irakasle bisitaria Nafarroako Unibertsitatean, Juan Karlos Erregea Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean, eta 20 argitalpen zientifiko baino gehiago ditu nazioarteko aldizkarietan.