Agenda

Enpresen eta mundu akademikoaren arteko lankidetzari buruzko II. AEMAC jardunaldia

Eguna

2018ko irailaren 25a

Lekua

Madril, CID kalea 4, 28001, CDTI

Ordua

-

Prezioa

Doan

Irailaren 25ean, enpresaren eta akademiaren arteko lankidetzaren II. AEMAC jardunaldia egingo dugu, Mondragon Unibertsitatearekin, AEMACekin eta CDTIrekin batera.

TECNALIAk, jardunaldian, material konposatuen bidez ibilgailu arinagoak nola egin jorratuko du, eta, halaber, horrekin loturiko  fabrikazio-prozesuen malgutasuna eta automatizazioa, helburua izanik industriako sektore nagusien lehiakortasuna areagotzea: aeronautika, automobilgintza, espazioa, trengintza eta makina erreminta. Material berriei lotutako aurrerapenen eta negozio-aukeren berri elkarri emateko foro bat izango da jardunaldia.

Jardunaldiaren lerro batzuk aeronautikako enpresei, makina-fabrikatzaileei, garraio-sektoreari eta ibilgailu arinagoak egiteko moduei zuzenduak daude.

Ekoizpen-kostua ere landuko da, material horiek erabiltzeko oztopo nagusietakoa baita, bereziki kontsumo masiboko sektoreetan, hala nola automobilgintzan. Fabrikazio-prozesu berrietan, ez dago autoklabean ondu beharrik, eta fabrikazio-kostua eta -denbora murrizten dira.

Bertaratzen direnek, bestalde, jardunaldian parte hartzen duten enpresekin B2B bilerak egiteko aukera izango dute. Laster emango dizuegu haien berri. 

Izena emateko informazioa, berriz, hemendik gutxira izango duzue.