Klima-aldaketa erronka handia da, bai hiri-ingurunearentzat, bai azpiegiturentzat eta garraiobideentzat. Klima-aldaketari lotutako inpaktuen adibide dira, besteak beste, berokuntza-behar txikiagoak eta aire girotuaren erabilera handiagoa eraikinetan; gainera, muturreko egoerak etengabe handitzen ari dira (uholdeak, ekaitzak...), eta horrek eragina du hirien energia-beharretan, azpiegituretan eta garraiobideetan.
CEDEX eta ADIF lanean ari dira beren garraio-azpiegituren eta bideen sistema sendoa izan dadin; klima-aldaketaren ondorioak jasateko bezain sendoa. Horretarako, ezinbestekoa da informazio klimatiko garrantzitsua eta berariazkoa eskuratzea, klima-aldaketarekiko erresilientzia duten garraiobideak eta energia-azpiegiturak diseinatzeko.
Behar horri erantzuteko antolatu dugu jardunaldi hau; hain zuzen, eraikuntzari, garraiobideei eta garraio-azpiegiturei lotutako erakundeek klima-aldaketaz eskatzen duten informazioa aztertzeko, eta datu klimatikoen Europako atariak (C3S) klimari buruzko datuak eta adierazleak nola eman ditzakeen azaltzeko. Jardunaldiaren helburua da erabiltzaileen beharrei (eraikinak eta errepideak) lotutako datu eta adierazle klimatikoak –estandarizazio-aukerak dituztenak– garatzeko aukerak identifikatzea.
Jardunaldi hau Europako ‘Sectoral Information System to Support Infrastructure, Transport and Associated Standards’ proiektuaren barruan antolatu da. Proiektu horrek ikertzen du nola egokitu daitezkeen Copernicus Climate Services (C3S) atariaren datuak klimarekiko erresilientzia duten azpiegituren diseinurako.
Horretarako, bi azterketa-kasu hautatu dira: (i) trenbide-azpiegitura eta garraiobideak (ADIF eta CEDEX erabiltzaileen beharrak definitzen ari dira), eta (ii) eraikuntzaren energia-eskaria, district heating sare bat diseinatzeko abiapuntu gisa. Proiektuak adierazle garrantzitsuak lortuko ditu kasu horiek aztertuz, eta estandarizatzeko aukerak ebaluatuko ditu.
AGENDA
Ordua | Gaia |
---|---|
09:15 | Ongietorria eta harrera parte-hartzaileei |
09:30 | Klima Aldaketari buruzko Copernicus Zerbitzuaren aurkezpena |
10:00 | Klima-aldaketara egokitzea: Gure ikuspegia eta gure informazio-beharrak: ‘Sectoral Information System to Support Infrastructure, Transport and Associated Standards’ proiektuaren aurkezpena |
10:15 | Estandarizazio-aukerak |
10:35 | Atsedenaldia |
11:00 | Jardunaldiko lan-dinamiken aurkezpena |
11:20 | 1. saio interaktiboa (talde paralelotan lan eginez), gai hauei buruz: ► Garraio-azpiegituretan eta eraikuntza-sektorean erabakiak hartzeko erronkak ► Arauak eta estandarrak |
12:00 | 2. saio interaktiboa (talde paralelotan lan eginez), gai hauei buruz: ► Klimarekiko sentikorrak izan daitezkeen eta azpiegituraren/eraikuntzaren ziklo osoan garrantzitsuak diren estandarrak/arauak/kodeak lehenestea (plangintza, diseinua, eraikuntza, funtzionamendua eta mantentze-lana) ► Beharrezko informazio klimatiko giltzarria: oinarrizko klima-aldagaiak identifikatzea / Klima-aldaketaren eraginaren adierazleak, hautatutako arau horietarako ► Estandarizazio-aukerak |
13:00 | Ondorioak |
13:30 | Bazkaria |