Euskadin eraikinen beroa eta hotza elektrifikatzeko irtenbide berritzaile eta efizienteak jorratuko dira jardunaldi honetan
Egun dauden eraikinen deskarbonizazioa funtsezkoa da klima-neutraltasuneko helburu orokorrak lortzeko; izan ere, gaur egun, Europan, energia-eskariaren % 40ren eta CO2 isurketen % 36ren erantzule dira. Eskari hori berokuntzako, hozteko eta etxeko ur beroko sistemetatik dator, batez ere.
Bero-ponpak funtsezko teknologia dira eraikinetako bero-horniduran energia berriztagarriak sartzeko; bereziki, energia berriztagarria in situ ekoiztearekin konbinatuta (adibidez, sistema fotovoltaikoaren bidez).
Bero-ponpa deszentralizatuetan oinarritutako soluzio teknologikoa
TECNALIAk esperientzia handia du eraikinetako ekipo termikoak diseinatzen eta optimizatzen. Azken urteotan, eraikinen sistema energetikoa birgaitzeko bero-ponpa deszentralizatuetan oinarritutako soluzio teknologiko bat lantzen aritu da, zeinak % 70-75era arteko proportzioan onar baitezake energia berriztagarria.
Soluzio hori, Europako HAPPENING ekimenaren esparruan garatua, erraza da instalatzen; ez da oso intrusiboa biztanleentzat, eta askotariko eraikinetara erraz egokitu daiteke. Horretaz gain, ia ez du behar plangintza-, inplementazio- eta operazio-prozesurik; horrek instalazioa kalitatezkoa izatea ziurtatzen du, eta berrikuntza-proiektuaren ahaleginak eta kostuak murrizten ditu.
HAPPENINGen garatutako soluzioak erabilera errealeko hiru kasutan probatu dira, Pasaiako (Gipuzkoa), Italiako eta Austriako eraikinetan.
Bero-ponpen balio-kate osoa
Jardunaldiak bero-ponpen balio-kate osoari zuzenduko zaio, fabrikatzailea, instalazioa eta mantentze-lanak, azken erabiltzailea…
Horretaz gain, familia bakarreko eraikinetan zein etxebizitza-blokeetan eta eraikuntza berriko eraikinetan zein birgaituetan instalatutako soluzio errealak aurkeztuko dira.
Norentzat da jardunaldia?
- Bero-ponpen ekipoen fabrikatzaileak
- Ingeniariak, ESCOak, mantentzaileak eta sustatzaileak
- Eragile publiko eta instituzionalak, bai eta elkarteak ere