Agenda

Eraldaketa digitaleko foroa: 5.0 turismoa

Technological challenges: Tech-X Conference & Hackathon

Eguna

2023ko otsailaren 28a

Lekua

Itsasmuseum Bilbao

Ordua

10:00 am - 12:30 am

Prezioa

Doan

Teknologiaren soluzioak eta aukerak turismo-industriarako

Ezagutu gaur egungo turismoan eraldaketa digitalak eskaintzen dizkigun aukerak datuen analisiaren eremuan, bai eta turistarekiko interakzioaren eremuan ere 5.0 turismo kontzeptuaren inguruan. Mundu digitalaren eta mundu fisikoaren arteko konbergentziak pertsonak lehenesten ditu, bai turistaren ikuspegitik, bai tokiko biztanlearen ikuspegitik.

Alderdi hori kontuan hartuta, bisitariek bidaiaren jomugan duten esperientzia hobetzeko bitartekoa izan behar du teknologiak, hau da, ez turismo-esperientzia oztopatzeko, hobetzeko baizik. Big Datak erabakiak hartzen eta bezeroa ezagutzen laguntzeko balio behar du, bai lurraldeko kudeatzaile publikoentzat, bai turismo-enpresentzat.

Eraldaketa Digitaleko Foroa: 5.0 turismoa.

Datorren otsailaren 28an topagunea izango da, ikuspegi eta joera teknologikoen eta turismo-industrian duten aplikazioaren artean. Bi zati izango ditu topaketak:

  1. Hitzaldiak. Sektorearen egungo egoera eta joera teknologiko berriak.
  2. Showroom + Business coffee. Bertaratutakoek aukera izango dute aurkeztutako soluzioak "ukitzeko" eta "probatzeko", eta haiei buruz sortzaileei zuzenean galdetzeko ere bai, networkingerako eta kontaktuak eta negozio-aukerak sortzeko diseinatutako giroan.

Zergatik hitz egiten dugu 5.0 turismoaz Jesus Herrerorekin?

Gure lankide Jesus Herrerok, TECNALIAko turismo- eta mugikortasun-kudeatzaileak, ekitaldi honen alderdi nagusia azalduko digu: Zergatik hitz egiten dugu 5.0 turismoaz?

Itsasmuseum Bilbao

Hartu lekua!