Agenda

Eredu kimiko industrial eta jasangarri bat eraikiz Europan

Laboratorio de química sostenible de TECNALIA

Eguna

2021ko maiatzaren 18a

Lekua

Online

Ordua

9:30 am - 1:30 pm

Prezioa

Doan

Iraultza berri batean murgilduta dago Europako industria kimikoa. Jasangarritasunari, zirkulartasunari eta beste kontzeptu batzuei esker, gaur egun ditugun mugetako batzuk gaindituko dira: produktu eta prozesuen bizi-zikloaren linealtasuna, baliabideak agortzea, berotegi-efektuko gasen emisioak, kutsadura eta ekonomia deskarbonizatzeko premia.

Testuinguru horretan, biomasak eta iturri biologikoko lehengaiek garrantzi handia izango dute: eraldaturik, produktu kimiko biooinarrituak, produktu berriak eta energia bilakatuko dira, eta fabrikatzeko lehengai fosilen beharra duten produktuak ordeztuko dituzte.

Programa

  • Europa guztian arrakasta izan duten industria biooinarrituen adibideak aurkeztuko ditugu.
  • Eredu produktiboak ekonomiaren eta gizartearen beharren arabera eraldatzeko aukera berriak identifikatuko ditugu.
  • Gai hauekin erlazionatutako aukerak erakutsiko ditugu: balio erantsi handiko lehengaiak fabrikatzea iturri berriztagarrietatik eta azpiproduktuetatik abiatuta; bilgarri erabat birziklatuak eta birziklagarriak egiteko materialen garapena; ibilgailuak fabrikatzeko material biooinarrituen garapena; eta produktu biooinarrituak merkaturatzea oztopatzen duten mugak haustea.

Informazio gehiago

  • Webinarra ingelesez izango da.

WEBINARRA

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:30 am - 10:00 am

BBI JUren arrakasta esanguratsuak eta CBE JUrako aurreikuspenak

Virginia Puzzolo. Head of Programme Bio-based Industries Joint Undertaking

10:00 am - 10:40 am

IBMCaren (isosorbida bis metil karbonatoa) produkzioa baliozkotzea eta estalduretan, itsasgarrietan eta bestelako produktu batzuetan aplikatzea. VIPRISCAR esperientzia.

Luciano G. Mosegue. R&D scientist. B4Plastics

10:40 am - 11:10 am

Landare-olioak fintzeko prozesuetako desodorizazio-destilatuak baliarazteko teknologia berritzaile berriak. IRODDI ekimena.

Olga Gómez de Miranda doktorea. Kimika jasangarriko ikertzailea. TECNALIA

11:10 am - 11:50 am

Konposatu kimikoak ekoizteko molekula biooinarrituak hautatzea, prestazioen arabera. RESOLVE/CHAMPIONen emaitza esanguratsuenen aurkezpena.

James Sherwood. Fellow research. Green Chemistry Centre of Excellence at the University of York

11:50 am - 12:20 pm

Kopolimeroetatik eta estaldura biooinarridunetatik lortutako ontziratzeko film berriak eta ehunezko materialak, prestazio pertsonalizatuak dituztenak. BIONTOP ekimena.

Rafael Alonso doktorea. Chemical Technology group - AIMPLAS

12:20 pm - 12:50 pm

Elkarlanaren erronkak gaindituz, ekonomia biooinarritu baterantz. BIOBRIDGES esperientzia.

Matteo Sabini. Project manager and trainer. APRE – Agency for the Promotion of the European Research

12:50 pm - 1:30 pm

Poliuretanozko material berritzaile biooinarrituak ekoiztea automobilgintzarako. BIOMOTIVE ekimena