Agenda

Eskualdearteko berrikuntza-lankidetzarako finantzaketa-aukerak (I3)

Reciclaje_materiales_compuestos_deremco

Eguna

2024ko apirilaren 15a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 11:40 am

Prezioa

Doan

Eskualde arteko berrikuntza-lankidetzarako finantzaketa-aukerak

Eskualdeen arteko Berrikuntzarako Inbertsio Tresna (I3)

EISMEAko Valentina Pinnak Eskualdeen arteko Berrikuntzarako Inbertsio Tresna (I3) aurkeztuko du. Tresna hori Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) parte da. Tresna horren helburua berrikuntza sustatzea da, espezializazio adimendunaren eta eskualdeen arteko lankidetzaren bidez.

Arreta berezia eskainiko zaio I3 tresnaren 1. kapituluari. Izan ere, eskualdearteko berrikuntza-proiektuetan inbertsioak egiteko finantza-laguntza eta aholkularitza eskaintzen ditu.

DEREMCO proiektua

  • Sonia García lankideak DEREMCO proiektua aurkeztuko du, non emaitza ona eman baitu I3 tresnak.
  • Gainera, META Groupek DEREMCO proiektuaren ur-jauzi erako dirulaguntzaren lehenengo deialdiari buruz hitz egingo du —deialdia aurki egingo du—. Proiektu horrek material eta osagai konposatuen arloko ekonomia zirkularreko proiektu erakusleak finantzatuko ditu.
  • Era berean, hauek aurkeztuko ditu EAEk EBrako duen Ordezkaritzako Aitor Mintegik: “Vanguard Initiative”, Europako eskualde industrializatuen sarea eta Europako Batzordearen Espezializazio Adimenduneko Gaikako Plataformak.
  • Amaitzeko, Enterprise Europe Networkek euskal enpresei beren I+G+Ba nazioartekotzeko eskaintzen dizkien laguntza-zerbitzuen berri emango da.

Norentzat

  • Hau da webinarraren xede-taldea: I+G+Ban zuzendaritza-erantzukizunak edo erantzukizun teknikoak dituzten enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitzetako eta abarretako kideak, baita ZTBESko eragileak ere.

Agenda

Webinar hau Enterprise Europe Networkeko (EEN Basque) EAEko partzuergoko kide hauek antolatu dute: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia, SPRI eta BEAZ. Eusko Jaurlaritzaren eta Europako Berrikuntza Batzorderako eta ETEetarako Europako Batzordearen Agentzia Exekutiboaren lankidetza izan dute.

Online

Hartu lekua!