Espainiako Hiri Foroa, hiri-garapen jasangarriari buruzko Espainiako gune ireki eta iraunkor garrantzitsuena, Espainiako Hiri Agenda onetsi ondoren jarriko da martxan. Iritzi-trukea eta parte-hartzea sustatuko ditu, Espainiako hiri-garapen estrategiko, jasangarri eta integratua xede izanik.
Espainiako Hiri Foroaren helburuak
- Foroa maila askotariko parte-hartzeen plataforma bat da Espainiako hiri-garapenarekin loturiko gaiekin zerikusia duten eragile guztientzat (barnean harturik gobernu-maila eta sektore-eremu askotarikoak eta gizarte zibileko eragileak), eta, foroan, urbanizazio jasangarriari buruzko ideia eta jardunbide egokiak partekatuko, proposatuko eta trukatuko dituzte.
Hiri-inguruneak gaur egungo erronketara egokitzeko, diziplina anitzetatik ulertu behar dira elkarrekin erlazionatutako fenomeno konplexu batzuk. Urteak daramatzagu hizketan hiri adimendunei (smart city) buruz, baina oso potentzial handia du oraindik sortzen dugun datuen eta teknologia disruptiboen erabilerak hiri-plangintzan eta -kudeaketan erabakiak hartzeko prozesuei laguntzeko.
Hiriaren biki digitalak hiri-inguruneen erreplika birtualak dira, eta datu-iturri estatiko zein dinamikoekin lotuta daude (adibidez, sentsoreak): dimentsio askotako hiri-prozesuak modelizatzeko eta simulazioak egiteko aukera ematen dute, erabaki hobeak hartzen laguntzeko hiri-kudeaketaren eta -plangintzaren arloan.