Agenda

Estaldura ur- eta olio-uxagarri berriak

repelencia_agua_aceite_proyecto_tornado

Eguna

2023ko azaroaren 30a

Lekua

Onlineko web-mintegia

Ordua

10:00 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

TORNADO proiektuak helburu du Itun Berdeari laguntzea ekonomia zirkular segururanzko trantsizioaren bidez.

Europako Itun Berdearen funtsezko konpromisoetako bat "zero kutsadura" asmoa da. Helburu du herritarrak eta ingurumena produktu kimiko kaltegarrietatik hobeto babestea eta berrikuntza bultzatzea produktu kimiko seguruago eta jasangarriagoen erabilera sustatuz.

Horretarako, EBko Batzordeak Produktu Kimikoen Jasangarritasuneko Estrategia (CSS) onartu zuen 2020ko urriaren 14an.

TORNADO proposamenak ekonomia zirkularreranzko eta klimaren aldetik neutroa den gizarte bateranzko trantsizioa bizkortu behar du; eta giza osasunerako eta ingurumenerako kalteak prebenitu bizi-ziklo osoan, eta, horretaz gain, Europako industria kimikoaren lehiakortasuna eta haren balio-katea hobetu.

Web-mintegian hauek aurkeztuko ditugu

  • Zer arazo nagusi dituzte PFASek?
  • PFASen etorkizuna (substantzia perfluoratuak edo perfluorokimikoak - EBren murrizketak)
  • Nola lagunduko du TORNADO proiektuak ekonomia zirkular seguruago bateranzko trantsizioan PFASak ez erabiltzea ahalbidetuko duten oinarri biologikoko estaldura ur- eta olio-uxagarri berriak diseinatuz?
  • Elkarri lotutako hiru berrikuntzaren jarraipena egingo da:
    • Oinarri biologikoa duten biomonomero ur- eta olio-uxagarri berriak.
    • Ura eta olioa uxatzen duten oinarri bioko estaldura organiko eta hibrido berriak ehungintzaren, ontzien eta sukaldaritzaren sektoreetarako.
    • Estaldura berriak irizpide seguru eta jasangarriei jarraituz diseinatzea (SSbD).

Hizlariak

  • Rocío Peña doktorea, AIMENeko ikertzailea
  • Raquel Rodriguez doktorea, TECNALIAko ikertzailea

Onlineko web-mintegia

Hartu lekua!