Agenda

Etxeetako bero-ponpen berrikuntza: hozgarri naturalak erabiltzea.

Bomba de calor

Eguna

2021ko ekainaren 23a

Lekua

Online

Ordua

9:00 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

Bero-ponpak funtsezko teknologia dira premia termikoak elektrifikatzeko. Erronka bat dute, ordea: GWP (Global Warming Potential)baxuko hozgarriakerabiltzen hastea.

Programa

  • Etxeko sektorerako bero-ponpetarako garapen berritzaile batzuk aurkeztuko dira: hozgarri naturalak, hala nola CO2-a (R744) eta propanoa (R290), erabiltzen dituzten bero-ponpak.
  • Ponpa horiek energia berriztagarrien iturriei lotutako trigenerazio-sistemetan txertatzeari buruz hitz egingo da.
  • Galdera hauei erantzungo zaie ekitaldian:
    • Posible da bero-ponpa dual bat diseinatzea, zundaketa geotermikoetatik sortutako ur glikolatuarekin, zuzenean airearekin edo aldi berean biekin beroa trukatzeko gai dena?
    • Posible da CO2-ko errendimendu oneko bero-ponpa bat sortzea, ur berorako ez ezik berogailurako ere balioko duena?
  • Berrikuntza horiekin lotutako aukerak aztertzeko ere baliatuko da jardunaldia. Horretarako, talde-dinamikak egingo dira, gaur egungo egoeran, zeinean F-Gasen eragina nabarmena baita, fabrikatzaileek eta instalatzaileek zein behar dituzten aztertzeko.

Informazio gehiago

Adierazitako aurrerapenak “Hozgarri naturalak eta iturri berriztagarriak (TRI-HP) erabiltzen dituzten bero-ponpetan oinarritutako trigenerazio-sistemak" europar proiektuaren barruan egin dira, eta haien helburua da energia primario gutxiago erabiltzea eta berotegi-efektuko gas gutxiago sortzea, sistema konbentzionalekin alderatuta.

Europar Batasuna
Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketako eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 814888 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.

Online

Hartu lekua!