Ezein arau harmonizatuk babesten ez dituen edo haietatik nabarmen desbideratzen diren eraikuntzako produktu berritzaileei, Europako Ebaluazio Teknikoaren bidez, CE marka jartzeko aukera ematen du Eraikuntzako produktuen 305/2011 erregelamenduak (CPR).
Europako Ebaluazio Teknikoa (EET) mekanismo harmonizatua da, ofizialki aitortua eta merkatuak begi onez ikusia, produktu berritzaile edo araurik gabeko batek Europar Batasuneko estatu kideetan aplikatzen zaizkion betekizunak betetzen dituen ala ez erakusteko.
Europar Batasuneko herrialdeetara sartzeko aukera ematen du, herrialde bakoitzean “National Approval” edo ziurtagiri nazionala eskatu beharrik gabe.
Gaur egun, 2.700 fabrikatzailek baino gehiagok erabiltzen dute, hala ETE-ek nola enpresa handiek, eta 8.200 EET baino gehiago eman dira. Datu horiek erakusten dute tresna egokia dela berrikuntza baliozkotzeko eta produktu horiek nazioartean zabaldu ahal izateko.
EDUKIA
- Eraikuntza-produktuei CE marka jartzeari buruzko sarrera
- Produktu berritzaileei EETen bidez CE marka jartzearen abantailak
- CE marka jartzeko prozesua, Europako Ebaluazio Teknikoan oinarritua
- Eraikuntza-produktu berritzaileen edo ezein arauk babesten ez dituen produktuen adibideak.
NORENTZAT DEN
- Europako Ebaluazio Teknikoa lortu nahi duten eraikuntzako material eta produktuen fabrikatzaileak.
- Eraikuntzako material eta produktu berritzaileak berme osoz merkaturatu nahi dituzten enpresak.
- Eraikuntzako material eta produktu berritzaileak fabrikatu eta EBra esportatzea helburu duten enpresak.
- Eraikuntzako materialak eta produktuak Europako Ebaluazio Teknikoaren bidez CE markarekin markatzeari buruz gehiago jakin nahi duten fabrikatzaileak eta preskriptoreak.
NORK EMATEN DUEN
- Miguel Mateos - Industry Lab_services arloko Innovation and Conformity Assessment Point-en arduraduna.