TECNALIAk jardunaldi batzuk antolatu ditu FERSArekin batera, datu-espazioei lotutako aukerak ezagutzeko
FERSAk eta TECNALIAk gonbidatzen zaituzte datu-espazioei eta datu-espazio sektorialak bultzatzeko Eraldaketa Digitaleko Ministerioaren planaren deialdiei lotutako aukerei buruzko jardunaldi hauetan parte hartzera.
Erakundeek datuak modu seguruan eta efizientean trukatzeko inguruneak dira datu-espazioak, informazio isolatuarekin lan egitearen frustrazioa ezabatzeko. Gune horiek aukera ematen dute datuak modu kontrolatuan zirkulatzeko. Hala, datuen potentziala desblokeatzen dute, eta negozio-aukera berriak irekitzen dituzte: lankidetzan jarduten duzu; balioa sortzen duzu, eta lehiatzeko abantaila irabazten duzu, datuen kontrola galdu gabe. Daukazuna partekatzen duzu, eta falta zaizkizun piezak jasotzen dituzu.
Datu-espazioen onurak
Datuak datu-espazioetan partekatzeak berebiziko onurak (banakakoak zein kolektiboak) dakarzkie horietan parte hartzen duten enpresa guztiei. Besteak beste, onura hauek:
- Efizientzia kudeaketan.
- Kostuak murriztea.
- Lehiakortasun handiagoa.
- Berrikuntza negozio-ereduetan.
- Hobeto moldatzea araudietara.
Enpresa bakoitzak bere kabuz ezin ditu onura horiek lortu; beharrezkoa da tartean diren eragile guztien artean datuak partekatzea.
Jardunaldi honetan, datu-espazioen funtzionamenduaren oinarri teknologikoa ezagutuko duzu, eta erabilera-kasu batzuk aurkeztuko ditugu, adibide gisa balio dezaten. Halaber, aukera aprobetxatuko dugu azaltzeko zer aukera eskaintzen dituzten datu-espazioak bultzatzeko Eraldaketa Digitaleko Ministerioaren planaren deialdiek.
Ekitaldia ez huts egiteko arrazoiak
Industriaren Kongresu Nazionalean emandako informazioaren arabera, Europako Batzordeak kalkulatzen du datuaren ekonomia 829.000 milioi eurora iritsiko dela 2025ean. Horretaz gain, espero da European Data Act araudiak beste 270.000 milioi euro desblokeatuko dituela 2028rako, eta datuak berrerabiltzea eta segurtasunez trukatzea sustatuko duela.
Jardunaldi honetan:
- Bertatik bertara ezagutuko dituzu sektoreko soluzioen zenbait adibide zehatz, zuretzat inspirazio-iturri izan daitezkeenak.
- Datu-espazioen funtzionamenduaren oinarri teknologikoa ezagutuko duzu: zergatik eta zertarako diren erabilgarri.
- Informazioa jasoko duzu datu-espazioen zure proiektua bultzatzen lagundu diezazuketen deialdiei buruz.