Agenda

Ezagutu nola izan daitekeen amoniakoa energia-bektore berriztagarria

Amoniaco Verde proyecto ARENHA

Eguna

2025ko martxoaren 26a

Lekua

Puertollano

Ordua

-

Prezioa

Doan

Amoniakoak energia-bektore berriztagarri gisa dituen garapenak ezagutzeko jardunaldi batean hartuko du parte Tecnaliak, Europako AREHNA ekimenaren amaieran

Martxoaren 26an, AREHNA Europako ekimenaren (energia amoniakoarekin biltegiratzeko material aurreratuak eta erreaktoreak) itxiera-jardunaldia egingo dugu, TECNALIAk koordinatuta. Formatu hibridoan egingo da: presentziala, Hidrogenoaren Zentro Nazionalean (Puertollanon), eta onlinekoa. Jardunaldian hauek hartuko dute parte:

  • José Luis Viviente, TECNALIA.
  • Stefan Megel, FhG-IKTS.
  • Freddy Kukk, ELCOGEN.
  • Cheng Liang, Proton Ventures.
  • Aritz Arrizabalaga, H2SITE.
  • Vito Verde, ENGIE.

Purutasun handiko amoniakoa eta hidrogenoa

ARENHA ekimenak amoniakoaren balio-kate osoaren inguruan egin du lan: energia berriztagarria amoniako bihurtzen den momentua eta ondorengo erabilerak aztertu dira. Energia modu seguru, errentagarri eta malguan biltegiratzeko amoniakoa erabiltzea errazten duten soluzio gakoak garatu, integratu eta frogatu dira, baita hidrogenoa garraiatzeko bektore energetiko gisa amoniakoa erabiltzea errazten duten soluzioak ere. Zehazki, hidrogeno berdea ekoizteko, amoniakoa sintetizatzeko eta, ondoren, amoniakoa purutasun handiko hidrogenotan deskonposatzeko prototipoak garatu dira.

Amoniakoa energia-bektore gisa erabiltzeak Europako Itun Berdean proposatutako energia garbietarako trantsizio energetikoa erraztuko du. Alde batetik, energia-sarean energia berriztagarrien erabilera areagotzea ahalbidetu dezake, eta eskaintza eta eskaria akoplatzea erraztu. Amoniakoa energia-biltegi gisa erabil daiteke eskari txikiko aldietan, eta elektrizitatea sortzeko, berriz, eskari handiko aldietan. Eta, bestetik, erregai fosilen ordez hidrogenoa erabiltzea errazten du deskarbonizatzeko zailak diren industrietan eta garraio-sektoreetan.

Ikusi jardunaldiaren egitarau osoa hemen.

Fernando el Santo kalea 13500 Puertollano

Hartu lekua!