Agenda

Fabrikazio aditiboko kasu praktikoak, metaletarako eta polimeroetarako teknologia batzuk erabiliz

Casos prácticos de fabricación aditiva mediante diferentes tecnologías para metales y polímeros

Eguna

2021ko martxoaren 26a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 11:30 am

Prezioa

Doan

Fabrikazio aditiboko teknologiek, oro har, aukera apartak eskaintzen dituzte fabrikazio-kontzeptu berriak garatzeko. Askotan, ez gara jabetzen zer potentzial duten halako teknologiek, eta ez dugu jakiten zer aukera eskaintzen dizkiguten.

Hori ulertzen eta, nolabait, inspiratzen laguntzeko, zenbait teknologia eta material erabiliz garatutako lau erabilera-urrats aurkeztuko ditugu, makina-erremintaren sektorera, sektore aeroespazialera, osasungintzara eta automobilgintzara bideratuak, besteak beste.

Kasu bakoitza lau teknologia erabiliz garatu da:

  • Binder Jetting bidezko fabrikazioa
  • Plastiko eta konpositeetarako fabrikazio aditiboa
  • WAAM bidezko fabrikazioa eta
  • LMD bidezko fabrikazioa

Ikusiko dugu nola laguntzen duen teknologia bakoitzak fabrikazio-prozesuetan lehiakortasuna areagotzen. Aurkezpenaren ondoren, berariazko saioak irekiko ditugu, non adituekin eztabaidatuko baititugu teknologia bakoitzaren erabilerak, joerak, erronkak eta onurak.

Gotowebinar

Gorde zure tokia!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

10:00 am - 10:05 am

Lantegiaren aurkezpena

Haize Galarraga doktorea, Fabrikazio Aditiboko Lerroaren arduraduna, TECNALIA

10:05 am - 10:15 am

1. kasua - Tivoly eta TECNALIA. Fabrikazio aditiboko Binder Jetting teknologia, ebaketa-tresna pertsonalizatuak egiteko alternatiba gisa

Iñigo Agote doktorea, TECNALIA

10:15 am - 10:25 am

2. kasua - GKN eta TECNALIA. Hegazkingintzako presio baxuko turbinen karkasetan LMD teknologia erabiltzea

Amaia Alberdi doktorea, TECNALIA

10:25 am - 10:35 am

3. kasua - Plastiko eta konpositeen fabrikazio aditiboaren erabilera-eremuak, industriaren testuinguruan jada errealitate direnak

Luis Palenzuela, TECNALIA

10:35 am - 10:45 am

4. kasua - ADDILAN eta TECNALIA, WAAM fabrikazio aditiboa. Makinak, prozesuak eta materialak. Eskakizun mekaniko handiko pieza metalikoak bizkor fabrikatzeko teknologia.

Iván Tabernero doktorea, ADDILAN

10:45 am - 11:30 am

Aurkeztutako teknologien berariazko saioak