Agenda

Fabrikazio aditiboko teknologiak arkitekturan dituzten zailtasunak

Eguna

2018ko martxoaren 21a - 2018ko martxoaren 22a

Lekua

Bartzelona

Ordua

-

Prezioa

Doan

Arkitekturako 3D inprimaketa

Martxoaren 21ean eta 22an, bi eguneko ekitaldi bat egingo da 3D inprimaketari buruz. Lehenengo egunean, mahai-inguru bat egingo da (IAAC): "3D inprimaketa arkitekturan". Fabrikazio aditiboak arkitekturarako zer ahalmen dituen eta zer gainditu beharko lukeen eztabaidatuko dute ikertzaile aitzindariek, arkitektoek, bazkide industrialek eta Europan sortu berri diren taldeek.

Moderatzaileak Alex Dubor eta Edouard Cabay (IAAC) izango dira, eta hauek egongo dira mahaian: Iñigo Calderón (TECNALIA), Areti Markopoulou (IAAC), Enrico Dini (DShape), Lapo Naldoni (WASP), Eric Barendse (Studio RAP), Luis Rodolfo Clemente Ortega (Acciona), Rena Giesecke (ETH Zürich) eta Mahriz Zakeri (Xtree).

Hurrengo egunean, aurtengo OTF (Open Thesis Fabrication) prototipoa inauguratuko du IAACk. 3Dn inprimatutako pareta-zati bat da, 5 metro garai, IAACren VAlldaura campusean eraikia. Pareta horrek erakusten du zer potentzial dituen teknologia horrek soluzio estruktural eta klimatiko berrietarako adobeko eraikuntzetan (gizakiak eraikuntzarako erabiltzen duen material zaharrenetariko bat).

Informazio gehiago: http://iaac.net/iaacs-double-event-21-22-march-mracs-3d-printing-roundtable-otf-prototype-inauguration/