ASEFAVEk jardunaldi bat antolatu du, fatxadak eta suteetatik babesteko segurtasuna ardatz dituena
Altuerako eraikinetan gertaturiko azken suteen aurrean, ASEFAVE elkarteak foro hori antolatu du, kide diren enpresentzat zein kide ez direnentzat, administrazioari egitekoak diren proposamen teknikoak adostu ahal izateko, bai eraikin berrietako egungo OD-SS berrikusteko, bai gaur egun dauden eraikinetan segurtasuna handitzeko.
Suteetatik babesteko oinarrizko segurtasun-neurriak
TECNALIAko Suteen aurkako Segurtasun Laborategiko arduradun Xabier Olanok hasiera emango dio jardunaldiari aurkezpen honekin: "OD-SS2 eguneratzea eta egin daitezkeen hobekuntzak; sua kanpoaldean fatxadetatik hedatzea".
- Horretaz gain, gaur egun dauden fatxadetan suteetatik babesteko segurtasuna hobetzeko egin daitezkeen jarduketak aztertuko ditu, bai eta horiek gauzatzen diren bitartean kontrolak egiteak duen garrantzia ere.
- Ondoren, bertaratutakoen arteko eztabaida egingo da: fatxadak benetan egiten dituztenek eta proiektuen hutsuneak eta araudiaren anbiguotasunak ezagutzen dituztenek beren ikuspuntua aurkeztuko dute.
Informazio gehiago: "Fatxadak eta suteetarako segurtasuna"
- Jardunaldia amaitzean, mokadu bat hartzeko aukera izango da bertaratuentzat, leku berean.
- Etortzekoa bazara, mesedez, berretsi asefave@asefave.org helbide elektronikoaren bidez.