Agenda

Galdaketaren sektoreko soluzio eta esperientzien foro esklusiboa

III EDICION: HACIA LA FUNDICIÓN 2030

Eguna

2024ko irailaren 26a

Lekua

TECNALIA, 700 eraikina - Olabeaga aretoa (Derio)

Ordua

9:00 am - 1:30 pm

Prezioa

Doan

Galdaketaren sektoreko soluzio eta esperientzien foro esklusiboa

Aurten ere, TECNALIAk eta FEAFek galdaketaren sektoreko berrikuntzari buruzko topaketa batera gonbidatzen zaituzte. Hirugarren aldi honetan, asmoa dugu sektoreko joera berriak eta erronka nagusiak aurkeztea galdategietako zuzendariei eta I+Gko arduradunei.

  • Elkarrekin aztertuko dugu zer premia ari diren sortzen eta zer erronkari egin beharko diegun aurre datozen urteetan, gure industrian benetako eraldaketa bat bultzatzeko helburuarekin.
  • Gaian adituak direnen parte-hartzea izango dugu, baita enpresentzako lehiakortasuna ekarriko duten soluzio berritzaileak ere.
  • Lehiakortasunari eusteko eredu tradizionalak aztertuko ditugu, eta, bereziki, hori lortzeko soluzio adimendunak bilatuko ditugu.
  • Soluzio disruptiboak ezarri dituzten kasu errealak aurkeztuko ditugu, eta TECNALIAk sektorerako proposatutako ikuspegi berri batzuk, teknologia berriak hazkundearen bultzatzaile gisa baliatuta. Saio aberasgarria izango da, ikaskuntzaz eta inspirazioz betea.

Ekitaldia ez huts egiteko arrazoiak

  • Bertatik bertara ezagutuko dituzu sektoreko soluzioen zenbait adibide zehatz, zuretzat inspirazio-iturri izan daitezkeenak.
  • Informazioa jasoko duzu sektoreko hobekuntza-joera berriei buruz, teknologia berriei buruz eta beste enpresa batzuk pauso bat aurrerago joateko egiten ari direnari buruz.
  • Formatua dinamikoa izango da. Aukera izango duzu sektorearen kezka, apustu eta erronka nagusiak ezagutzeko, horretan oinarrituta elkarrekin sortzeko erronkei arrakastaz aurre egiteko modurik onena baita.

Sektorearentzako foro bat da, non modu esklusiboan ikasiko baituzu zer irtenbide dituzten galdategiek egunero aurre egin beharreko arazoentzat eta aukera izango baituzu sektoreko lankideekin esperientziak trukatzeko.

Norentzat den foroa:

  • Galdaketaren sektoreko enpresetako zuzendari nagusiak eta zuzeneko hornitzaileak
  • Enpresetako berrikuntza-estrategiei buruz erabakitzeko gaitasuna duten tarteko agintariak.
  • Interesa duten I+G+Bko arduradunak.

Logo FEAF, Federación Española Asociaciones Fundidores

TECNALIA, 700 eraikina - Olabeaga aretoa (Derio)

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:00 am - 9:30 am

Izen-ematea eta jardunaldiaren hasiera

FEAF & TECNALIA

9:30 am - 9:50 am

Galdaketa eta Forja Klusterraren Agenda Teknologikoaren aurkezpena

FEAF

9:50 am - 10:05 am

Proiektuak eta kasu praktikoak

Hareak MW bidez berreskuratzea / Deskarbonizazioa. DESKAR30 / IA pieza galdatuetarako

10:05 am - 10:20 am

Gai inspiratzaileak

Harea-hondakinen ziurtapena eta balorizazioa / Lan-giroa denbora errealean monitorizatzeko sistema adimendunak / Produktuaren pasaporte digitala

10:20 am - 10:35 am

Kafea

10:40 am - 10:55 am

Mahai-inguruak gai inspiratzaileekin

10:55 am - 11:10 am

Itxiera eta ondorioak

11:10 am - 11:25 am

11:30 am - 12:00 pm

12:00 pm - 1:00 pm

1:00 pm - 1:30 pm