Agenda

Garapen teknologikoko arrakasta-kasuak kulturaren eta sormenaren sektorean

Eguna

2020ko azaroaren 24a

Lekua

Webinarra

Ordua

-

Prezioa

Doan

Webinar honetan, kulturaren eta sormenaren sektoreari berrikuntza teknologikoak nolako aukerak eskaintzen dizkion ikusiko dugu, hainbat ideia aipatuz sektorearen garapena sustatzen eta produktu- eta zerbitzu-eskaintza indartzen laguntzeko.

Uneko testuinguruan, sektore guztiak ari dira agertoki berrira egokitzeko ahaleginean, gauzak egiteko modua berrituz, banaketa-kanalak egokituz, produktua edo zerbitzua entregatzeko modu berriak asmatuz; eta hori guztia, azkar eta ondo. 

  • Teknologia garrantzi handikoa izan daiteke eraldaketa-prozesu horretan.
  • Abaguneari egokitzeko egin diren aldaketak gero eta garrantzi handiagokoak dira. Egiturazko aldaketa bihurtzen ari dira; hori dela eta, eraldaketa digitalak epe luzeko prozesu bat izan behar du, eta enpresen estrategiari egokitu behar zaio. 

HIZLARIA

  • Juan E. García Canales, eServices-en proiektu-zuzendaria.