Agenda

Garun-estimulazio indibidualizatuko teknika ez-inbaditzaileak

Seminario-hacia-estimulación-cerebral-individualizada-no-invasiva

Eguna

2024ko azaroaren 29a

Lekua

Donostia

Ordua

3:00 pm - 4:00 pm

Prezioa

Doan

Neuroerrehabilitaziorako neuromodulazio-teknikei buruzko jardunaldia

Aurrez aurreko jardunaldi bat antolatu du TECNALIAk, Ulf Ziemann irakaslearen bisitari esker. Ziemann Neurologia eta Istripu Zerebrobaskularrak Saileko zuzendari eta katedraduna da, eta Garunaren Ikerketa Klinikorako Hertie Institutuko zuzendarikidea (Tubinako Unibertsitatea, Alemania). "Garun-estimulazio indibidualizatu ez-inbaditzailerantz" mintegia (Towards non-invasive individualized brain stimulation) azaroaren 29an izango da (ostirala), 15:00etan, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko gure egoitzan.

TECNALIAk urteak daramatza neuromodulazioaren arloan lanean, bereziki neuroerrehabilitaziora bideratuta, eta Ziemann irakaslea gure laguntzaile eta kanpo-aholkularietako bat da. Topaketan garezurrean zeharreko estimulazio magnetikoa jorratuko du: sintoma klinikoak hobetzeko eremu magnetikoak erabiltzen dituen prozedura ez-inbaditzaile bat da.

Garun-neuromodulazioa, tratamendu-kontzeptu berri bat

Neuromodulazio ez-inbaditzaileko teknikek tratamendu-kontzeptu berri bat dira:

  • Ez inbaditzailea.
  • Segurua eta minik gabea.

Energia elektrikoaren kantitate txikiak edo eremu magnetikoak erabiltzen dira neuronen jarduera modulatzeko garuneko eremu jakin batzuetan, haien jarduera inhibitzeko edo estimulatzeko, garuneko funtzioak modulatze aldera. Gaur egun egiten diren errehabilitazio-terapien osagarriak izan daitezke, haiek indartzeko, edo tratamendurik ez dagoenean edo farmakoek eraginkortasuna erabat galdu dutenean ere erabil daitezke.

** Ingelesez egingo da ikastaroa.

TECNALIA. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea (Mikeletegi pasealekua, 2)

Hartu lekua!