Agenda

Gauza txikien desafio handia: soluzioa nanoteknologia eskuragarriagoa izan dadin

Nanomateriales-aerogel

Eguna

2021ko maiatzaren 25a

Lekua

online

Ordua

12:00 pm - 1:00 pm

Prezioa

0 € (BEZik gabe)

Prestazio askotariko eta apartak dituzten materialen garapen industrialean indarrez sartu da nanoteknologia azken urteotan. Baina nanoteknologiaren erabilerak eta manipulazioa desafio bat dira oraindik enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoentzat. Nanomaterialak sartzeak balio erantsia dakar ekoizpen-katean eta merkatu globalean

Europak badaki zer potentzial duen nanoteknologiak, eta ekoizpenaren sektorera gerturatu nahi izan du OITBen (saiakuntza-bankua) kontzeptuaren bidez. Horizon 2020 programaren esparruan sortu zen OASIS proiektuko OITBa: berrikuntzako ekosistema tekniko-komertzial ireki bat eta 12 instalazio pilotutarako doako sarbidea, enpresa eta erakundeei laguntza ematen diena nanomaterialekin erlazionatutako eta oso kalitate handiko teknologia eta azpiegitura europar berriak garatu, probatu eta erabil ditzaten.

  • OASIS europar proiektuan balio-kate guztia sartuko da, hasierako ideiatik azken produktura, zerbitzu teknologiko hauek barnean hartuta, besteak beste: materialen aukeraketa, prozesatze-metodoa, produktuaren eta prozesuaren diseinua, eredua egitea eta simulazioa, saiakuntzak eta karakterizazio aurreratua.
  • Horrez gainera, zerbitzu ez-teknologikoak ere eskaintzen ditu, produktu berri bat merkaturatzeko estrategia komertzial egokiena ulertzen eta erabakitzen laguntzeko: negozio-planaren garapena, finantziazioa bilatzea eta jabetza intelektualaren babesa.

online

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

12:00 pm - 12:05 pm

Topaketaren irekiera

Ángela González Moreno, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Berrikuntza, Enplegu eta Ekintzailetzako errektoreordea

12:05 pm - 12:15 pm

Nanoteknologiaren erronkak eta aukerak

Amaya Romero Izquierdo, Ingeniaritza Kimikoko katedraduna Gaztela-Mantxako Unibertsitatean

12:15 pm - 12:30 pm

OITBak (Open Innovation Test Beds) eta OASIS proiektua: aditu-plataforma bat nanoteknologiako proiektu berritzaile baten zerbitzura

Sonia Flórez doktorea, OASIS proiektuaren koordinatzailea, Material multifuntzionalen taldea, TECNALIA

12:30 pm - 12:40 pm

UCLM eta OASIS proiektua

Adrián Esteban Arranz, OASIS proiektuko doktoratu ondoko ikertzailea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea

12:40 pm - 12:50 pm

Nano-enabled pultrusion for lightweight construction erakusketa

Eva Martínez Barriguete, Polimero eta konpositeen taldearen arduraduna, ACCIONA, eta Nayra Uranga Loredo, proiektu-zuzendaria, ACCIONA

12:50 pm - 1:05 pm

Proiektuetarako bigarren deia

María Luz Sánchez Silva, Ingeniaritza Kimikoko katedraduna Gaztela-Mantxako Unibertsitatean

1:05 pm - 1:10 pm

Galde-eskeak