Agenda

Goiko gorputz-adar hemiplegikoaren errehabilitazioa

Eguna

2018ko urriaren 17a

Lekua

Vaquerías kalea, 7 MADRIL Casa Provincial-eko ekitaldi-aretoa

Ordua

-

Prezioa

Doan

Beata María Ana ospitalean jardunaldi monografiko bat egingo da, urriaren 17an, goiko gorputz-adarren hemiplegiaren errehabilitazioaren alderdi batzuk aztertzeko.

Menni sareak antolatu du topaketa zientifiko hau, garuneko lesioen ondorioak jasaten dituzten eskuen, besoen eta sorbalden errehabilitazioaren oinarriak eta eraginkortasuna aztertzeko.

Thierry Keller, TECNALIAko Neuroerrehabilitazio arloko zuzendariak hitzaldi bat emango du: “Goiko gorputz-adarren neuroprotesiak”.  Garuneko lesio bat gertatzen denean iktus baten ondorioz, gehienek arazoak izaten dituzte gorputzaren ezkerreko edo eskuineko erdia mugitzeko. Gehienetan, ibiltzeko zailtasuna izaten dute pazienteek, eta, ondorioz, arazoak izaten dituzte hemipaseria (indarra eta trebetasuna galtzea) eta/edo hemiplegia (paralisia) duen goiko gorputz-adarrean.

NORI ZUZENDUA

Nagusiki terapeuta okupazionalak, neurologian, medikuntza fisikoan eta errehabilitazioan espezialista diren profesionalak, eta abar.

Informazio gehiago eta izen-ematea