Agenda

Gure robotika medikoa Future Labs Liven

Nuestra-robótica-médica-Future-Labs-Live-Tecnalia

Eguna

2024ko ekainaren 26a - 2024ko ekainaren 27a

Lekua

Congress Center Basel (Messepl. 21, 4058 Basel, Suitza)

Ordua

8:30 am - 3:45 pm

Prezioa

Doan

Laborategien "etorkizunera" bidaiatuko dugu: robotika medikoa Future Labs Liven

Future Labs Liven parte hartuko dugu ekainaren 27an. Gure lankide Anthony Remazeillesek, TECNALIAko osasun-ikertzaile eta robotika medikoan adituak, TraceBOT proiektuaren azken nobedadeak aurkeztuko ditu.

Automatizazioa eta robotak laborategian sartzen ari dira pixkanaka. Testuinguru horretan, espero da bilakaera horrek eragin handia izatea funtsezko alderdi batzuetan; adibidez, hauetan:

  • Kutsadura-arriskuen murrizketa.
  • Eragiketa errepikakorren kudeaketa.
  • Errendimenduaren hobekuntza.

Hala ere, laborategiek berezkoak dituzten mugak errespetatu behar dituzte robot bidezko soluzioek, kalitate- eta egiaztapen-eskaera zorrotza barne.

Alderdi horiek erronka dira oraindik soluzio robotikoentzat, nahiz eta kontuan hartu behar den robotika arina beste industria-eremu batzuetan zabalduta dagoela. Behar horiei erantzuteko sortu zen TraceBot ekimena, zeinean parte hartzen baitu TECNALIAk. Ekimen horren bidez, osasun-laguntzarekin lotutako prozesuei heldu nahi die, eta, zehazkiago, mintzen bidezko antzutasun-proben prozesuari.

Future Labs Live topaketan, Europako Batzordeak lagundutako ikerketa- eta berrikuntza-ekintza honetan lortu diren aurrerapenak azalduko ditu Remazeillesek.

Future Labs Liveri buruz

"Etorkizuneko laborategiei" buruzko kongresu hau Europako garrantzitsuenetako bat da. Laborategien inguruko sektore guztiak biltzen ditu, eta leku berean biltzen ditu profesionalak, teknikariak, zientzialariak, enpresa emergenteak eta hornitzaileen komunitatea. I+Gko laborategiei buruzko ekitaldi aitzindaria da, eta digitalizazioan, konektagarritasunean eta automatizazioan oinarritua dago.

  • Hitzaldiak. Industriako liderrek beren ikuspuntuak eta esperientzia partekatuko dituzte, bederatzi gairen bidez; besteak beste, AA eta ikaskuntza automatikoa, eraldaketa digitala, laborategiko eragiketak eta efizientzia, eta datuen kudeaketa.
  • Erakusketa. Mundu osoko 100 erakusketari baino gehiago biltzen ditu eta doakoa da. Bertan, soluzioak sortzeko pentsamolde berriak eta elkarte berritzaileak aurkezten dira.
  • 200 hizlari aditu baino gehiago, 100 erakusketari baino gehiago eta 100 enpresa emergente baino gehiago. Future Labs Liven, 3.000 parte-hartzaile baino gehiago izango dira, eta laborategien munduan giltzarri diren gai eta teknologia guztiak erakutsiko dira era interaktiboan.

Future Labs Live agenda osoa

Congress Center Basel (Messepl. 21, 4058 Basel, Suitza)

Hartu lekua!