Hannover Messe azoka da, duela 60 urtetik, industria 4.0ren erakusleiho handiena, baita industriaren alorreko enpresa eta profesional onenen topagunea ere, non urtero erakusten baitira azken nobedadeak, berrikuntzak eta aurrerapenak. Toki bakar batean biltzen dira, erakusketa horretan, zortzi azoka nagusi, eta, horri esker, industria eta aplikazio-esparru desberdinen arteko interakzio eta integraziorako aukera dago.
TECNALIA Eusko Jaurlaritzaren standean egongo da (27. pabiloia, F17 standa), non Euskadiko zentro teknologikoek garatutako ekipoak egongo baitira atal batean. Oraingo honetan, Industria 4.0ri buruzko gure estrategiaren barruan, zenbait soluzio aurkeztuko ditugu. Adibidez, VIXION, hodeian oinarritutako monitorizazio-sistema bat, datuak automatikoki analizatzen dituena eta makinen portaerei antzemateko aukera ematen duena arazoei aurrea hartzeko eta makinen produktibitatea hobetzeko. Fabrikazio aditiboaren bidez hegazkingintzarako garatutako titaniozko egitura-pieza bat ere egongo da; zehazki, WAAM teknologiarekin egindakoa, ADDILANekin lankidetzan. Egongo da, halaber, telemanipulazio robotiko aurreratuko sistema bat, kako bat duen robot-beso batez osatua, ingurune arriskutsuetan edo zehaztasun handia behar dutenetan objektuak maneiatzeko (arriskutsuak dira, adibidez, pertsonentzat kaltegarriak diren inguruneak, espazioa, instalazio kimikoak eta nuklearrak; eta zehaztapena behar da, adibidez, kirurgian).
Hannover Messe erreferentziako azoka da euskal enpresentzat, eta, horregatik, urtero joaten dira Alemaniara, azken berrikuntzak erakustera.
Zatoz guregana!