Agenda

Health 2.0 Basquek zortzi berrikuntza-proiektu aukeratu ditu Minaren Espainiako Elkartearen XVII batzarrean aurkezteko

Eguna

2021ko urriaren 13a - 2021ko urriaren 16a

Lekua

Euskalduna Jauregia

Ordua

4:00 pm - 2:30 pm

Prezioa

Doan

Health 2.0 Basque mugimenduan, osasun digitalaren inguruko Euskadiko eragile guztiak biltzen dira, sektore publikokoak zein pribatukoak, teknologiak osasunean izan dituen azken aurrerapenak partekatzeko eta tokiko enpresa-ehunean sortzen ari diren proiektuak ezagutzeko.

Chronic Pain berrikuntza-proiektuaren aurkezpena

  • CHRONIC PAIN da aukeratu dituzten zortzi proiektuetako bat, eta Igone Idigoras TECNALIAko Neuroingeniaritzako proiektu-zuzendariak aurkeztuko du. “Ebaluazio sentsorial kuantitatibo elektrikoa (EQSA) gerrialdeko min kronikoa duten pazienteentzat” izeneko hitzaldia emango du, eta ebaluazio sentsorialak egiteko estimulazio elektrikoan oinarritutako teknologia berritzaile bat erakutsiko du: nerbio-sistema periferikoaren disfuntzioak identifikatzen ditu.
  • Batzarrean, minaren medikuntza espezialitatearen orainaz eta geroaz hitz egingo da, bai profesionalak kontuan hartuta, bai pazienteak, zeinek gizateriaren gaitz txarrenetako bat pairatzen baitute: min kronikoa.

Informazio gehiago

Chronic Pain, Electrical Quantitative Sensory Assessment System for Failed Back Surgery Syndrome berrikuntza-proiektu bat da, Europar Batasuneko EIT Healthek finantzatua.

Ekimen horretan, hauekin lankidetzan dihardugu: Medtronic Ibérica; Madrilgo Osasun Zerbitzua (SERMAS), Ramón y Cajal Unibertsitate Ospitalearen bitartez; FESIA Technology eta TECNALIA Ventures.

Euskalduna Jauregia

Hartu lekua!