Agenda

I. Jardunaldi Zientifiko-Teknikoa: hondakin-ura, baliabide-iturri

Eguna

2018ko abenduaren 12a

Lekua

Joan Auditorioa (Lorategi Botanikoaren plaza) Quart kalea, 80. Valentzia

Ordua

-

Prezioa

Doan

Hondakin-ur tratatuen aprobetxamendua oinarrizko zutabea da uraren erabilera arrazionalagoa sustatzeko. Izan ere, ura ez ezik beste baliabide batzuk ere sortzen ditu tratamendu horrek; besteak beste, energia, mantenugaiak eta balio erantsiko beste produktu batzuk. Bat dator ikuspegi hori ekonomia zirkularraren planteamenduekin, zeinek baliabide naturalen erabilera jasangarriagoa bultzatzen baitute.

Datorren abenduan, jardunaldi bat egingo da, Valentzian, gai honi buruz: nola aprobetxatu hiri horretako hondakin-urak baliabide-iturri gisa. Valentziako Unibertsitateko DAM Katedra (Hondakin Uren Kudeaketa Integrala eta haietatik Baliabideak Berreskuratzea) da jardunaldiaren antolatzailea.

Gure lankide Thomas Dietrichek Volatile ekimenari buruzko hitzaldi bat emango du. Hondakin organikoak bioeraldaketaren bidez gantz-azido lurrunkor bihurtzeko plataforma berritzaile bat garatzea da ekimenaren xedea.

Nori zuzendua 

  • Erakunde publikoei
  • Ur-arazketaren sektoreko profesionalei
  • Ikertzaileei
  • Hondakin-uren tratamendua eta baliabideak berreskuratzea interesatzen zaizkien ikasleei. 

Parte-hartzaileak

Hirietako eta industriako hondakin-uren ikerketan eta tratamenduan erreferentziakoak diren zentroetako (TECNALIA, CETAQUA, KWR, URV, UAB, UCLM, ANFACO-CECOPESCA...) eta BIORIZON Biotech enpresako ordezkariek aurkeztuko dituzte orain arteko proiektu arrakastatsuak.

Informazioa

Programa eta izen-emateak