Agenda

ICFG 2019: hotzeko forjaketaren nazioarteko kongresua

Eguna

2019ko irailaren 15a - 2019ko irailaren 18a

Lekua

Donostia

Ordua

-

Prezioa

Doan

International Cold Forging Group (ICFG) irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da. Industriako eta zientziako adituak biltzen ditu, hotzeko forjaketaren aurrerapen ekonomikoa eta teknikoa sustatzeko, estatuan eta nazioartean lankidetza sustatuz eta koordinatuz, ikerketa bizkortuz eta prozesu eta zientzia garrantzitsuei buruzko jakintza zabalduz.

Euskal Autonomia Erkidegoan daude Espainiako hotzeko forjaketako enpresa gehienak, baita metalak itxuratzera eta fabrikazio aurreratura zuzendutako ikerketa-zentro, unibertsitate eta lanbide-heziketako eskola gehienak ere. ICFGren 52. Osoko Bileran, mundu osoko espezialistak bilduko dira, bai akademiakoak eta bai industriakoak, azken berrikuntza teknologikoez eta hotzeko forjaketaren lorpen berriez eztabaidatzera. Aukera ona izango da elkarren ezagutzak eta esperientziak ezagutzeko.

Kongresuan, hitzaldiak emango dituzte automobilgintza-sektorearen inguruko enpresa garrantzitsuek (hala nola hauek: NISSAN, MAGLE ELECTRIC DRIVES, GKN, FAGOR ARRASATE, CHEMETAL eta FUCH LUBRICANTES), hots, teknologia horren hartzaile nagusietakoek; hitzaldiak emango dituzte, halaber, hotzeko forjaketari buruzko ikerketan punta-puntan dauden erakunde eta unibertsitate batzuek.

José Ángel Gutierrezek, bestalde, TECNALIAren aurrerapen teknologikoen berri emango du, “Forjaketako gainazalen ikuskapena, izaera bikoitzeko ikuskatze automatikoko informazioaren bidez” hitzaldian, irailaren 16an, 14:00etan.

Kongresuko jarduera-programan, azkenik, zenbait instalazio eta enpresa bisitatzeko aukera dago, besteak beste, TECNALIA. Bisitan, hotzeko forjaketarekin erlazionatutako instalazioak erakutsiko ditugu, TOUR C-ren barruan. Irailaren 18rako antolatu dira bisita horiek.