Agenda

Ikastaroa: nekazaritza-biomasa balorizatzeko ekintzailetza eta berrikuntza

Curso-Emprendimiento-innovación-valorización-biomasa-agrícola-Tecnalia

Eguna

2024ko uztailaren 9a - 2024ko uztailaren 11a

Lekua

Centro de Cultura Cajamar. Casa de las Mariposas, Almería

Ordua

9:30 am - 2:00 pm

Ezagutu bioekonomiaren sektoreko azken berrikuntzak; nekazaritza-biomasa

Almeriako Unibertsitateak antolatutako "Nekazaritza-biomasa balorizatzeko ekintzailetza eta berrikuntza" udako ikastaroan parte hartuko dugu (uztailaren 9tik 11ra, Centro de Cultura Cajamar - Casa de las Mariposas; Estación Experimental "Las Palmerillas").

Ikastaro honek bio sektoreko enpresetako ekintzailetzarekin lotutako alderdi guztiak jorratuko ditu zenbait egunez, bioekonomiaren sektoreko garapen eta berrikuntzen bidez ekintzailetza-interesa pizteko.

Ikastaroko hizlarietako bat gure lankide Thomas Dietrich izango da, Osasuna eta Elikadura Osasungarria arloko ikertzailea eta bioprozesuetan eta zuntz ugariko biomasaren balorizazioan aditua; eta aztertuko du zuntz ugariko biomasak zer aprobetxamendu izan dezakeen nutrizio-osagarrien fabrikazioan. "Ideiatik enpresara. Biomasa-zuntzaren balorizazioa" izango da hitzaldiaren gaia.

Balorizazioaren eta teknologia garbien arloko adituak

  • TECNALIAk arlo hauetan jarduten du: teknologia garbien garapena, azpiproduktuen tratamendua, elikagaiak prozesatu eta ekoiztetik eratorritako lehengai berriztagarrien balorizazioa eta osagaien garapena.
  • Horretaz gain, nekazaritzako elikagaien biohondakinak balorizatzeko prozesuak ikertzen, diseinatzen eta optimizatzen ditugu, ekonomia zirkularreko ikuspegi batekin.

Udako ikastaro honen bost gako

  • Bioekonomiako adituek, Cajamarrek eta Andaluziako Juntak Berrikuntza-ekosistemaren, finantzaketa-aukeren eta bioekonomiaren arloko politiken mapa azalduko dute.
  • Biobased Industries Consortiumek prozesuak eskalatzearen arazoaz eta Bio sektoreko enpresen Europako partzuergo nagusiaren ekimenaz hitz egingo du; besteak beste, aztertuko du nola egin aurre berrikuntzaren "heriotzaren haranari".
  • Zentro teknologikoek azken urteotan garatutako teknologia, metodo eta berrikuntzen inguruko proiektu bereziez eta ekintzailetza finantzatzen eta sustatzen duten beste batzuez hitz egingo dute.
  • Parte hartuko duten startupek beren istorioak azalduko dituzte kasu arrakastatsuen adibide gisa.
  • Azkenik, arratsaldeetan egingo diren eztabaida-multzoetan, Almeriako agroekosistemaren aukerak eta produkzio-eredu jasangarrietarako trantsizioan duen kokapena izango dira aztergai, enpresekin, hondakinen kudeatzaileekin eta ikertzaileekin.

Kontsultatu hemen nekazaritza-biomasari buruzko ikastaroaren programa osoa

Centro de Cultura Cajamar. Casa de las Mariposas (Puerta de Purchena, 10. 04001. Almería)

Hartu lekua!