Erakunde guztientzat, estrategia teknologikoaren ardatza eta digitalizazioaren funtsezko elementua da zibersegurtasuna
Industria-enpresak gero eta gehiago jabetzen dira beren erakundeetan zibersegurtasuna txertatzeko beharraz, baina beste urrats bat egin behar da.
ARABA 4.0rekin eta Basque Cybersecurity Centrerekin elkarlanean, jardunaldi batzuk antolatu ditugu: teoriatik praktikara salto egin, eta fabrika bateko zibereraso bat simulatuko dugu. Parte-hartzaileek ariketa praktiko bat egingo dute Cyber-Range batean, hau da, benetako ingurune operatiboak simulatzeko aukera ematen duen plataforma birtual batean. Kasu honetan, industria-sare baten aurkako eraso bat simulatuko dute, eta zer ondorio izan ditzakeen eta nola erreakzionatu behar duten aztertuko dute.
Europan aitzindariak diren instalazioak ditugu TECNALIAn, eta langileak trebatzeko, ikerketarako, eta Cyber-Range ingurune birtualetan zibersegurtasun-teknologia berriak garatzeko eta baliozkotzeko erabiltzen ditugu. Gure laborategia Basque Digital Innovation Hub zibersegurtasun-nodoaren parte da, eta nodo hori Basque Cybersecurity Centrek koordinatzen du.
1. saioa: cyber-range erabiltzen ikasteko trebakuntza
- (4 ordu) – urriak 25
- Ordutegia: 09:00etatik 13:30era
- Ariketa Cyber-Range-n egiteko beharrezkoak diren alderdiei buruzko trebakuntza teorikoa, hala nola hacking etikoari eta erabili beharreko tresnei buruzkoa.
2. saioa: red team I – OT sare bati IT sare batetik eraso egitea
- (5 ordu) – urriak 26
- Ordutegia: 09:00etatik 14:30era
- Zibereraso baten lehen hiru faseei (azterketa, eskaneatzea eta sarbidea lortzea) aurre egiteko teknikak aplikatzea:
- Meterpreter, nmap, Metasploit eta Hydra tresnak
- Zerbitzuak ezagutzea
- Pribilegioak eskalatzea
- ITtik a OTrako pivotinga
- Indar handiko erasoa
- Albo-mugimendua
- Informazioa biltzeko teknikak