Agenda

Industrializazioa eta digitalizazioa Construmat 2023n

Tecnología robótica para instalación y mantenimiento de fachadas en edificios

Eguna

2023ko maiatzaren 23a - 2023ko maiatzaren 25a

Lekua

Recinto Gran Via, Pabellón3, Av. Joan Carles I 64, 08908 L’Hospitalet de Llobregat, Bartzelona

Ordua

10:00 am - 6:00 pm

TECNALIA Construmat 2023 azokan izango da, industrializazioa eta digitalizazioa ardatz hartuta

Eraikuntzaren sektoreko digitalizazioaren eta industrializazioaren arloan lantzen ari garen zenbait ekimen aurkeztuko ditugu.

BIKIA: etxebizitza sozialerako biki digitala

José Manuel Olaizola TECNALIAko Industrializazio eta Automatizazioko arduradunak eta Carlos Orbea ALOKABIDEko Berrikuntzako, Proiektuetako eta Errehabilitazioko arduradunak BIKIA aurkeztuko dute. Etxebizitza soziala kudeatzeko eredua digitalizatzeko ildo estrategikoak ezartzea da ekimen horren helburua. Jasangarritasuna bultzatu nahi du, baliabideak ahalik eta modurik adimendunenean erabiliz, eta erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetu eta administrazioari parke eraikiaren ikuspegi integrala eta holistikoa eman. Bikiak BIM soziala, BMS soziala eta biki digitalaren beraren arkitektura ditu ardatz.

Hephaestus: fatxadetarako robotika

Julen Astudillo TECNALIAko ikertzaileak TECNALIAk koordinatu duen Hephaestus ekimena aurkeztuko du, zeinak eraikuntzaren esparruan soluzio berriak sortzea baitu helburu; zehazki, fatxadekin eta eraikineko elementu hori instalatzeko edo mantentze-lanak egiteko zereginekin lotuta dauden soluzioak.

Hephaestusen bidez, fatxadak instalatzeko eta haien mantentze-lanak egiteko eraikuntza-prozesuaren automatizazioa hobetu nahi da. Halaber, beste helburuetako bat robotika eraikuntzaren munduan txertatzea da, amaierako produktuen kalitatea handitzeko, bizkorrago instalatzeko, eta horrelako sistemak instalatzeak dakartzan arriskuak murrizteko.

Eraikuntza-prozesu guztiaren digitalizazioa

Eneritz Barreirok, Eraikinen eta Azpiegituren Merkatuko kudeatzaileak, eraikuntza-prozesu osoaren hasieratik bukaerarainoko digitalizazio integralari buruzko saioan parte hartuko du. Hitzaldia Bartzelonako Arkitektura Teknikoaren Elkargoak antolatutako European BIM Summit-en barruan izango da, Construmateko side event gisa.

Bartzelonako Fira

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

11:10 am - 11:30 am

BIKIA. Biki digitala alokairu sozialeko etxebizitza babestuak kudeatu eta mantentzeko

Jose Manuel Olaizola Martija (TECNALIA), Carlos Orbea Ascaso (ALOKABIDE)

12:10 pm - 12:30 pm

Hephaestus. Teknologia robotikoa fatxadak instalatzeko eta mantentzeko

Julen Astudillo Larraz (TECNALIA)