Agenda

Ingurune urbanoetako azaleko geotermiari buruzko jardunaldia

Simulación urbanística

Eguna

2023ko urriaren 23a - 2023ko urriaren 24a

Lekua

TECNALIA Mikeletegi 2, 20009 Donostia / Universidad Politécnica de València, Camino de Vera s/n Edificio 8G, Acceso A, Planta baja. ICTvsCC-ko bilkura-aretoa. 46022 Valentzia.

Ordua

9:30 am - 1:30 pm

Prezioa

Doan

Ezagut ezazu ingurune urbanoetako azaleko geotermiaren mundua, bai eta hirien trantsizio energetikoan duen potentziala ere.

Ingurune urbanoetako azaleko geotermiari buruzko jardunaldi paregabeak antolatu ditugu, bi zatitan banatuak:

  • Lehenengo eguna, urriaren 23a, espezialistak ez direnentzat eskainitako jardunaldia izango da. Egun hori geotermian interesa duen edonori zuzendua dago: udal teknikariei, preskriptoreei, arkitektoei, etab. Azaleko geotermiaren oinarri orokorrak arakatuko ditugu (energia-iturri berriztagarri horrek etorkizun oparoa du udalerrietako energia-plangintzan). Egun horretan aurkeztuko diren estrategiak lagungarriak dira bero-ponpa geotermikoen bidez eraikuntza-sektorean CO2-isuriak modu esanguratsuan murrizteko.
  • Bigarren eguna, urriaren 24a, espezialistei zuzendua dago, hala nola ingeniariei, eraikuntza-enpresei, zulaketa-enpresei, bero-ponpen instalatzaileei, etab. Egun horretan teknologia aurreratuetan sakonduko da, bai eta geotermiaren arloko jardunbiderik egokienetan ere, eta bero-ponpa geotermikoak planifikatzen laguntzen duten tresnak eta teknologia hori aplikatzeko kasu zehatzak aurkeztuko dira.

Energia geotermikoaren berrikuntzei buruzko ezagutzen transferentzia eta elkarrizketa sustatzeko diseinatu da ekitaldia. Hori dela eta, jardunaldi bakoitza mahai-inguru batekin amaituko da, eta hizlariei edozein galdera egiteko aukera izango da.

Ekitaldi hibridoa izango da: aurrez aurre (Donostian edo Valentzian) edo online hartu ahal izango duzu parte. Gogoan izan jardunaldi bakoitzean behar bezala izena ematea, parte hartuko duzun eguna eta tokia aukeratuta.

Berrikuntzak GEO4CIVHICren esparruan

Jardunaldi hauek GEO4CIVHIC ekimenaren esparruan antolatu dira. Ekimen horrek eraikinak modernizatzeko sistema geotermiko errazagoak, efizienteagoak eta kostu txikiagokoak garatzen ditu.

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:30 am - 10:00 am

Ongietorria

Javier F. Urchueguía. Valentziako Unibertsitate Politeknikoko katedraduna. UPVko ikertzaile nagusia GEO4CIVHIC proiektuan

10:00 am - 10:30 am

Instalazioak Dimentsionatzeko Erabakiak Hartzen Laguntzeko Sistemarako sarrera

Amaia Castelruiz – TECNALIA

10:30 am - 11:00 am

Udal Planifikazio Energetikorako Estrategiak

Evaristo Sanchis – Valentziako Diputazioa

11:00 am - 11:30 am

Atsedenaldia - Kafea

11:30 am - 12:00 pm

Instalazio Geotermikoen Errentagarritasuna Analizatzeko irizpideak

Dery Torres - SOLINTEL

12:00 pm - 12:30 pm

Zimendatze Termoaktiboa

Iñigo Urra - TECNALIA

12:30 pm -

Hizlarien mahai-ingurua