Deskarbonizazioa eta energia-sorkuntza, baliabide estrategiko gisa, gure ekonomiaren giltzarri bihurtu dira; hala berresten dute European Green Deal eta REPowerEU planek.
Ohiko eraikuntza-materialen ordez arkitekturan elementu fotovoltaikoak (BIPV - Building Integrated Photovoltaics) integratzeak energia garbia sortzen du, eta, aldi berean, propietate pasiboak mantentzen ditu. Soluzio konbentzional batzuen aldean kostu txikia dutenez eta hobekuntza estetiko etengabeak dituztenez, errazagoa da haiek hedatzea.
Europako topagunea
Jardunaldi honen bidez, Europa mailako topagune bat sustatu nahi da, BIPV arloko nazioarteko adituek eta energia fotovoltaikoan, eraikuntzan eta arkitekturan maila gorenean dauden profesionalek aukera izan dezaten gakoak agertzeko, ideiak trukatzeko eta integrazio fotovoltaikoari lotutako teknologia berriei, aukerei eta erronkei buruz eztabaidatzeko.
- Parte hartzaileen artean, Teodosio del Caño (OnyxSolar), Thomas Friesen (SwissINSO-Kromatix), Karl Viriden (Viridén+Partner), Nuria Martín, (CIEMAT), Julen Astudillo (TECNALIA), Xabier Olano (TECNALIA) eta Jose María Vega de Seoane (TECNALIA) izango dira; beren esperientziak azalduko dizkigute, eta BIPVko proiektuei ekiteko gakoak azalduko dizkigute.
Norentzat da workshop hau?
- Eraikinetan eta beste azpiegitura batzuetan energia fotovoltaikoa integratzeko interesa duten profesionalei zuzendua dago: arkitektura-estudioak, eraikuntzako profesionalak, beiraren fabrikatzaile eta transformatzaileak eta elementu fotovoltaikoen fabrikatzaileak, besteak beste.
**Ekitaldia ingelesez izango da.