TECNALIAk, Scottish Power Renewablesek, Iberdrolak, EHUk, Kimikarien Elkargo Profesionalak eta Energia Klusterrak itsas zabaleko industria berriztagarriaren jardunaldi teknikoen II. edizioa antolatu dute.
Jardunaldi praktiko honetan, parke eolikoen garapenean eta operazio- eta mantentze-lanetan diharduten sektoreko eragile nagusiek parkeen efizientzia hobetzeko eta operazio- eta mantentze-kostuak murrizteko (O&M) berrikuntza nagusiak erakutsiko dituzte, eta haien inguruan eztabaidatuko dute.
- Korrosioaren aurkako babesa funtsezkoa da itsas parke eolikoen egituren iraunkortasunerako. Horixe izango da saioetan landuko diren gai nagusietako bat, muturreko egoeretan egoten baitira parkeak.
- Osagaien iraunkortasuna bermatzea funtsezkoa da proiektu horien epe luzerako bideragarritasuna bermatzeko.
- Korrosioaren aurkako babesa aukerarik handienetako bat da itsas zabaleko parke eolikoen errendimendua optimizatzeko. Funtsezko alderdi horrek zuzenean laguntzen die instalazio horien fidagarritasunari eta efizientziari, eta horiek funtsezkoak dira energia garbiago eta jasangarriago bateranzko trantsiziorako.
Azaroaren 18an eta 19an zenbait enpresak (hala nola LUMIKER, NAVANTIA eta Azko Novel) beren arrakasta-kasuak aurkeztuko dituzte EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Leioa.
Industriaren, unibertsitatearen eta teknologia eta berrikuntzako zentroen EAEko sarearen arteko elkarlanerako topaketa honen helburua da itsas zabaleko industriako eta haren balio-kateko profesionalen elkargune izatea, bai eta azken ikasmailetako ikasle guztientzat merkatuaren eta unibertsitatearen arteko zubia izatea ere.
Informazio gehiago: "Erronkak eta aukerak itsas zabaleko parke eolikoetan"
Gai hauek landuko dira, besteak beste:
• Korrosioaren aurka babesteko beharrak eta soluzio berritzaileak, coatingak eta foulinga
• Estaldurak: korrosioaren aurkako babesa, 35-40 urteko bizitza baliagarria lortzeko
• Egitura flotatzaileen erresistentzia eta iraunkortasuna optimizatzeko berariaz diseinatutako hormigoizko formula berritzaileak
• Eragiketa eta mantentze-lanak: smartizazioa eta adimen artifiziala