ITSASPENARI ETA ITSASGARRIEI BURUZKO XX. NAZIOARTEKO KONGRESUA
Itsaspenari eta Itsasgarriei buruzko Nazioarteko Kongresuaren XX. edizioa antolatzen ari da TECNALIA, Itsaspenaren eta Itsasgarrien Espainiako Taldearekin (GEEA) elkarlanean. Aurtengo edizioaren ardatza material anizkoitzeko egituren arazoak izango dira. Bi egunez, foro batean, itsasgarrien bidezko loturen teknologiak eta gai horri buruz dugun ezagutza erakutsiko dizkiogu elkarri.
Norentzat
- Profesional espezializatuak
- Fabrikatzaileak
- Aurrerapen teknologikoak eta merkatuko berritasunak ezagutu nahi dituzten itsasgarri-erabiltzaileak
- Fabrikazio-prozesuetan itsasgarriekiko soluzioak erabiltzen dituzten eta emaitzak hobetu nahi dituzten enpresa industrialak
Gai nagusiak
- Itsasgarrien sintesia eta formulazioa
- Itsasgarriak eta gainazalak karakterizatzeko teknikak
- Industriarako interesgarriak diren itsasgarrien aplikazioak
- Itsaspenaren ingeniaritza
- Gainazalen tratamenduak
- Loturen iraunkortasuna
Aurreko egunean, “Material anizkoitzeko egiturak” tailerra egingo da, eta material mota bat baino gehiago konbinatzen dituzten soluzioetan itsasgarriek duten paperarekin lotutako gaiak landuko dira.
Proposamenak aurkeztea
Edizio honetan, proposamenetan adibide praktikoak eta errealak erabiltzea sustatu da. Adibide horiek elkarri azaltzea oso interesgarria izango da itsasgarrien bidezko loturak produktu jasangarrien berrikuntzarako faktore gakotzat dituzten sektore industrialetarako.
Data garrantzitsuak
Apirilak 20 - Laburpenak jasotzeko azken eguna
Maiatzak 5 - Onartutakoen berri ematea
Uztailak 10 - Behin betiko testuak jasotzea
Lanak bidaltzeko helbidea: adhesivos@tecnalia.com