Eraikuntzaren sektoreak, gaur egun, digitalizazioaren aldeko apustua egiten du. Eraldaketa digital hori, funtsean, BIM (Building Information Modeling) ereduari esker egin da.
Jardunaldi honetan, BIM teknologia eta teknologia hori eraikuntza-proiektuen garapenean nola aplikatzen den ikusiko ditugu, eta orobat teknologia horren gaur egungo egoera eta etorkizuna.
Teknologia honi esker, eraikuntza-lanak egiteko kostuak eta denborak behera egiten dute, eta kalitateak eta segurtasunak, gora.
Hiru dimentsioko eredu birtual bat da, eta datu-baseak erlazionatzen ditu. Eredu honekin, eraikin baten bizi-zikloko faseetan lan egiteko behar den informazio guztia sor eta gorde daiteke: diseinua, eraikuntza eta eragiketak.
Jardunaldi honetan, parte-hartzaileek BIM esperientzia inguratzaile bat izango dute: errealitate birtualeko postu batean eta 360º-ko betaurrekoekiko hiru postutan, interakzioan arituko dira Saltoki BIM teknologiarekin garatzen ari den Dicona eraikin berriaren proiektuan.
Ez hutsik egin!
Lekua mugatua denez, aldez aurretik jakinarazi behar da doako jardunaldi honetara joateko asmoa.
AGENDA
Ordutegia | Gaia |
---|---|
11:30 | Ongietorria |
12:00 | Jardunaldiaren aurkezpena: BIMen ikuspegi orokorra ► Miguel Ángel Maiza, SALTOKIko Ingeniaritzako zuzendaria |
12:15 | Irakaspen-hitzaldia: "BIM teknologia. Eraikuntzako proiektuak garatzeko erabiltzea. Oraina eta etorkizuna" ► Razvan Gheorghiu, A3D Consulting Integrated BIM Solutions SLko bazkide sortzailea eta SALTOKIren bazkidea BIM artikuluen garapenean |
12:45 | "Eraikinen eta hirien etorkizuna: BIM, berrikuntzaren gako" ► Mikel Barrado, Erakuntza eta Hiri Adimendunen Merkatu eta Negozioko arduraduna (TECNALIA) |
13:00 | "Instalazio osoak BIMen modelatzea lortzeko bidean" ► Ricardo Orbara, Preskripzioen arduraduna eta BIM proiektuaren koordinatzailea (SALTOKI) |
13:15 | Mahai-ingurua |
13:30 | Bazkaria |