Lurzoruaren Munduko Egunean egindako topaketan, jasangarritasunaz, berroneratzeaz eta inpaktu positiboaz jardungo gara
Datorren abenduaren 5ean, Lurraren Munduko Egunean, 12:00etatik 13:30era, Carinsa Taldeak antolatu duen webinar batean hartuko dugu parte. Egun seinalatu horretan jasangarritasunaz, berroneratzeaz eta inpaktu positiboaz hitz egingo dugu. Helburua da ingurumena eta gure planeta babestearen garrantziaz gure ekosistema kontzientziatzea.
Berrikuntzak jasangarritasunaren arloan
- Saioa Vanesa Martinez Chamorro Carinsa Taldeko CEOaren aurkezpenarekin hasiko da, zeinean hizlariak konpainiaren ESG estrategiaren ildo nagusiak azalduko baititu.
- Javier Morán FOOD CONSULTING & ASSOCIATES SLko bazkide eta zuzendariak nekazaritzako elikagaien industriaren jasangarritasunaren arloko joera berriak aurkeztuko ditu, eta Europar Batasunean etorkizunean abiaraziko diren ingumen-etiketei buruz jardungo du.
- Izaskun Marañon TECNALIAko Osasun-ikertzaileak CRESCEREren xehetasunak emango ditu. Ekimen horretan, laboreetan eta barazkietan ekoizpen jasangarria bultzatzen duten landare-proteinen iturri berriak aztertzen dira.
- Robert Soliva katedraduna, Lleidako Unibertsitatearen izenean, BLUEVEG ekimenaz arituko da. Ekimen horrek zenbait teknologia disruptibo ikertzea du helburu; hain zuzen, prozesuen ingurumen-inpaktua murrizten lagunduko duten elikagai berriak diseinatzea eta garatzea ahalbidetuko dutenak.
- Miguel Ángel Cubero Márquez Carinsa taldeko elikadurako aholkulari teknikoak eta Sergi Colomina de Frias eta Marçal Rodríguez Quintela konpainiako I+Gko teknikariek Carinsa taldea egiten ari den jasangarritasunaren arloko berrikuntzak azalduko dituzte.
- José Manuel Prieto Barrio Industria eta Turismo Ministerioko Industria Kalitate eta Segurtasuneko zuzendariorde nagusiak itxiko du webinarra, produktuen baterako diseinuaren eta jasangarritasunaren Europako araudiari buruzko erakusketa batekin.
Landare-proteinaren iturri alternatiboak
Azken urteotan, elikagai osasungarri eta nutritiboen aldeko joerak izugarri igo du landare-jatorriko proteinen eskaera. Ildo horretan, landare-proteinen iturriak eta onddoak ikertzen aditua den talde bat dugu TECNALIAn. Produktu berriak eraginkortasunez formulatzeko eta elikagaiak garatzeko aukerak areagotzen dituztenez, alternatiba horiek era ezin hobean osatzen dute egungo eskaintza.